Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko martxoak 12Bilboko Campusa

Aurrez aurreko irakaskuntza etengo da aldi baterako Bilboko eta Donostiako campusetan bihartik, martxoaren 13tik, aurrera

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun sailek erabakita, aurrez aurreko irakaskuntza etengo da aldi baterako Bilboko eta Donostiako campusetan bihartik, hilak 13, 27ra arte, biak barne.

Unibertsitateko ikasleek jarraituko dute ikasketetako jarduerekin. Hori bermatzeko, Unibertsitateak urrutiko eredu presentzial alternatibo bat aurreikusi du. Deustuko unibertsitateak irakasteko dituen baliabide teknologikoak www.deusto.eus/covid19 webgunean daude eskura, izen horretako atalean. Laster jakinaraziko diegu irakasle-ikasleei zein diren eredu hori erabiltzeko irizpide eta jarraibideak.

Halaber, etenda geratzen dira Unibertsitatean epe horretan egitekoak ziren ikastaro, jardunaldi, mintegi eta kanpoko ekitaldiak.

Unibertsitatea zabalik egongo da irakasle, ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzat. Berriro ere azpimarratu nahi dugu www.deusto.eus/covid19 web orria dela Deustuko Unibertsitatearen komunikabide instituzional ofizial bakarra koronabirusari dagokionez eta ez zaiela jaramonik egin behar fake news bazter-nahasleei.