Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko abenduak 18Bilboko Campusa

Arantxa Tapia sailburuak Nazioarteko Harremanetako eta Enpresa Diplomaziako Unibertsitate Masterra aurkeztu du asteazkenean

Gobernuen, enpresa multinazionalen, gobernuz kanpoko erakundeen eta interes taldeen arteko harremanak aldatu egin dira. Nazioartean ekonomia globalizatuan negozioak egiteko eta arrakasta izateko, ulertu egin behar da nazioarteko harremanen izaera konplexua.


Enpresek beste gaitasun batzuk behar dituzte eta enpresa diplomazia baliozko palanka bat da, arriskuak arintzeko, epe luzera emaitza jasangarriak lortzeko harremanak eraikitzeko eta emaitzen kontuan eragin positiboa mantentzeko.


Errealitate berri hori gogoan harturik, Deustuko Unibertsitateak Nazioarteko Harremanetako eta Enpresa Diplomaziako Unibertsitate Master berria jarri du martxan, nazioarteko eragileekin eraginkortasunez aritzeko gai diren profesionalak prestatzeko, negozio aukerak identifikatzeko eta sortzeko eta enpresek izaten dituzten arriskuak arintzeko. Abenduaren 18an aurkeztu ziren ikasketa berriak.


Ekitaldian, Deustuko Unibertsitateko Erakunde Harremanetako errektoreorde José Antonio Rodríguez Ranzek adierazi zuen master horrek “ikuspegi globaleko” prestakuntza eskaintzen duela, enpresen nazioarteratzea gogoan harturik.


Aurkezpen horretan izan zen Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia ere. Euskadiren etorkizuna nazioartean presente egotean dagoela oinarrituta azaldu zuen Tapiak eta Euskadik ezin duela tren hori galdu. Arrazoi horregatik da interesgarria programa berria: nazioarteratzearekin lotutako ekimenak “bereziki garrantzitsuak direlako Euskadirentzat. Txikiak garenez, onenen artean egon behar dugu eta egiten duguna ikus dezaten lortu behar dugu. Master honek lagundu egingo die ikasleei, kanpora irtetean, gure erreferentzia izaten, munduan gure enbaxadore izaten”, zehaztu zuen.


Ekitaldiari amaiera emateko, mahai-inguru bat antolatu zuten gai honen inguruan: “Negozioak egitea mundu dinamiko eta konplexuan: enpresa diplomaziaren rola”.

 

18/12/2019 - Presentación del nuevo Máster en Relaciones Internacionales y Diplomacia Empresarial