Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko abenduak 14Donostiako Campusa

Ane Arbillaga Deustuko irakasleak, Fisioterapiako V. Euskadi Sariaren edizioko ikerkuntza saria jaso du.

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak Fisioterapiako Euskadi Sarien V. edizioa egin zuen joan den larunbatean, abenduaren 14an, lanbide honen garapenean eta hedapenean hainbat profesionalek egindako lana aitortzeko. Ikerketaren saria Ane Arbillaga Deustuko Unibertsitateko irakasleari eman zitzaion, Buxadurazko Arnas Gaixotasun Kronikoa duten gaixoen jarduera fisikoa nola hobetu aztertzeagatik.

“Determinantes de completar y obtener respuesta a una intervención de 12 meses de actividad física en la enfermedad pulmonar obstructiva crónica: un estudio de cohorte” du izenburua ikerketak eta Urban Training esku hartzearen ezaugarriak jasotzen ditu. Programa hori buxadurazko arnas gaixotasun kronikoa duten gaixoetan jarduera fisikoa hobetzeko programa eraginkorra da.
Esku-hartze horrek jarduera fisikoaren portaera aldatzeko estrategiak, podometroen erabilera eta zirkuituen bidez gainbegiratu gabeko ariketa pauta konbinatzen ditu, aire zabalean eta pazienteen komunitatean diseinatuta, beste estrategia batzuen artean. Esku hartzea lehen mailako arretan egin da, eta 12 hilabeteren ondoren pazienteen jarduera fisikoa hobetzen lehena da. Azterketa horren emaitzak onak dira buxadurazko arnas gaixotasun kronikoa duten pazienteentzat; izan ere, ebidentzia zientifikoaren arabera, oso garrantzitsua da jarduera fisikoaren mailak hobetzea eta mantentzea, gaixotasunaren pronostikoa hobetzeko.

Lan hori European Respiratory Journal aldizkari zientifikoan argitaratu da. Argitalpena European Respiratory Society (ERS) elkartearen ikurra da eta Separ Biltzarreko komunikazio onenaren saria jaso zuen.