Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko abenduak 21Donostiako Campusa

5.000 kilo jaso dira Unibertsitateko Elikagai-Bilketa Handian

UPV/EHU-k, Nafarroako Tecnun-Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitatea-k, Deustuko Unibertsitateak eta Musikene-k antolatutako Elikagai Bilketa, hiriko eta lurraldeko unibertsitateko komunitatearen parte hartzearekin batera, 5.000 kilo bildu ditu Gipuzkoa-ko Elikagai Bankuaren onerako. Kanpaina hau astelehen honetan hasi zen eta #JanariBilketaUNI hashtag-aren bitartez sare sozialetan sostengatu zen, eta honen proposamena unibertsitarioko elikagai kilo bat lortzea izan da, hiriko kaltetuenei era honetan laguntzeko erronka bete nahian.
Ekimen hau UnibertsitARTEAN izeneko markoan jarri da. Proiektu hau inguruko bost unibertsitateek bultzatu dute, haien artean karaktere sozialeko–Elikagai-Bilketa Handia bezala- kiroletako eta kulturaletako jarduerak garatu ahal izateko ikasturtean zehar.
Proiektu hau ofizialki Eneko Goia alkateari aurkeztu zioten unibertsitateko errektoreordeek. Goiak bere poza aurkeztu zuen inguruko bost unibertsitateek indarrak batu izanaren harira.
Laster UnibertsitARTEAN-ek udaberriko ziklo kulturala abiaraziko du antzerki, musika edota arte eszenikoen inguruan koordinatutako jarduerak gizarteari aurkezteko. Truke-erregimenarekin funtzionatuko du, kanpoko proiekzio handiagora heltzeko eta elkarrekiko ezaguera sustatzeko, gune bateko ekoizpenak beste batera eramanez.