Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko martxoak 14Bilboko Campusa

“Prestige” kasuko protagonistak prozesuaren ondorio juridikoak aztertu dituzte Deustun

"Prestige kasua” izenekoaz oraintsu argitaratutako behin betiko sententziak berriro piztu du gai horri buruzko eztabaida. Galiziako kostaldean, 2002an, izan zen gertaeren ondorioek eragindako erreklamazioei buruzkoa da sententzia hori. Zuzenbide Fakultateak, Itsas eta Portu Enpresen Kudeketako eta Itsas Zuzenbideko Unibertsitate Masterra barruan, jardunaldia antolatu zuen kasu horren zehaztasunak ezagutzeko, bertan aritu ziren peritu eta abokatuekin.


Mahai inguruari hasiera emateko, Fernando Cayuela Camarero mintzatu zen, Merkatal Nabigazioko kapitaina eta peritoa, Eusko Jaurlaritzak izendatua ezbeharrean jarduera tekniko eta judizialak egiteko. Hitzaldi hau eskaini zuen: Aspectos técnicos y operativos del accidente del Prestige. Ondoren, Álvaro García Ortiz, Galiziako ingurumeneko fiskala, mintzatu zen eta Caso Prestige, los vertidos de hidrocarburos en la jurisdicción penal hitzaldia eskaini zuen.


Jarraian, Mikel Garteiz-goxeaskoa, Aiyon Abogados S.L.P. taldeko bazkidea, mintzatu zen eta Régimen jurídico de la responsabilidad civil en el caso Prestige hitzaldia eskaini zuen. Amaiera emateko, Luis Figaredo Pérez, Figaredo Abokatuak-ekoa mintzatu zen, eta Estrategia jurídica en el asunto del PRESTIGE en los tribunales de Estados Unidos. Hitzaldia eskaini zuen.


Parte hartu zuten protagonistak dira egokienak prozesua ezagutarazteko, hori dela eta jardunaldia aukera ezin hobea izan zen ondo ulertzeko hondamendi haren ondorio juridikoak.
 

 

14/03/2019 -  El “Caso Prestige”: su análisis por sus protagonistas