Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko abenduak 13Bilboko Campusa

2019ko neguko Deustobarometroa: langabezia, pentsioak eta lan baldintza txarrak dira Euskadiko hiru arazo nagusiak

Deustuko Unibertsitateak 13. Deusto Gizarte Barometroaren emaitzak aurkeztu zituen abenduaren 13an. Sei hilean behin egiten den inkesta horrek herritarren iritziak eta lehentasunak jasotzen ditu, euskal gizartean kezka handiena sortzen duten gaiei buruz. Inkesta horren arabera, Euskadiko hiru arazo nagusiak langabezia (% 33), pentsioak (% 31) eta lan baldintza txarrak (% 23) dira.


Herritarren segurtasunik ezari buruzko kezka % 25etik % 21era jaitsi da azken 6 hilabeteetan. Baina, ingurumenarekiko interesa % 0,4tik % 11,6ra pasatu da azken 6 urteetan. Izan ere, Euskadin herritar gehiago daude ingurumenarekin kezkatuta, Euskadik Espainiako Estatuarekin duen harremanarekin (% 9,2) baino.


Azken sei urteetan lehen aldiz, ekonomiaren balorazio positiboan goranzko joera etengabea hautsi da, eta % 53tik % 49ra igaro da Euskadiko egoera ekonomikoa ona edo oso ona dela uste duten herritarren kopurua. Are gehiago, ekonomiak datorren urtean izango duen bilakaerari buruzko itxaropenek azken urteetako daturik txarrenak dituzte: EAEko herritarren %20k uste dute datorren urtean okerrago egongo garela.


Oraingoan, Deustobarometroak euskal herritarrek klima aldaketaren aurkako borrokan dituzten jarreren eta konpromisoaren datuak eskaintzen ditu. Hain zuzen ere, euskal herritarren % 91k oso premiazkotzat jotzen dute klima aldaketari aurre egiteko neurriak hartzea; % 87 gehien kutsatzen duten industriei zerga gehiago jartzearen aldekoa da; eta euskal herritarren gehiengoa (% 51) hirien erdigunean trafikoa erabat debekatzearen aldekoa da.


Deustobarometroak galdetzeko erabili duen beste gai bat mugimendu feminista da. Emaitzek adierazten dute euskal herritarren % 85ek uste dutela premiazkoa dela gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzea. Gainera,% 63,2 administrazio kontseiluetan emakumeen presentzia areagotzeko kuotak ezartzearen alde dago, eta % 64 etxean bertan lan egiteagatik ordainsaria ezartzearen alde.


EAEko herritarrek zein lider baloratzen duten gehien galdetuta, balorazio onena jaso dutenak dira Aitor Esteban (5,4) Iñigo Urkullu (4,8), Pablo Iglesias (4,2) eta Lander Martinez (4,1) eta balorazio txarrena jaso dutenak: Pablo Casado (1,4) eta Santiago Abascal (1). Datu gehiago: Euskadiren independentziaren aldeko erreferenduma egiteko nahia % 45etik % 42ra jaitsi da azken 6 hilabeteotan.


Estatuko PSOEren eta Podemosen arteko balizko koalizio gobernuaren balorazioari dagokionez, euskal herritarren % 42k positiboa dela uste du, eta % 13k, berriz, negatiboa. Azkenik, euskal herritarren % 43k preso politikotzat jotzen ditu espetxeratutako lider independentistak, eta % 34 ez dago ados kalifikazio horrekin.


El Deustobarometro en 10 datos / Deustobarometroaren laburpena 10 datutan

 

 

Deustobarometroaren laburpena 10 datutan

Deustobarometro txostena negua 2019

 

 

13/12/2019 - Presentación de los resultados del 13º Deustobarómetro Invierno 2019