Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko martxoak 31Bilboko Campusa

“Que es lo que no debemos hacer nunca en una entrevista de trabajo” Fernando Díezen artikulua The Conversationen

Fernando Diez Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakasleak "The Conversation" albisteen dibulgazio akademikoko plataforman, artikulua argitaratu du: “Que es lo que no debemos hacer nunca en una entrevista de trabajo”.

Artikulu horretan, lanpostu bat utzi eta aukera profesional berriak bilatzeko erabakia hartzen dutenen egoera zaila azaltzen du. Alde horretatik, egileak zenbait gomendio ematen ditu hautaketa prozesuak behar bezala egiteko.
Irakurri artikulua esteka honetan.

The Conversation

Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen dibulgazio akademiko eta zientifikoko artikuluak eskuragarri daude The Conversation España plataforman, unibertsitateetatik datorren ezagutza zabaltzeko munduko kanal nagusian. Estatuko berrogei erakunde akademikok baino gehiagok egin dute bat elkarte horrekin, eta 2.500 unibertsitatetako eta nazioarteko ikerketa zentroetako 55.000 egile daude elkarte horren datu basean.

The Conversationek etengabeko elkarrizketa sustatu nahi du dakitenen eta jakin nahi dutenen artean, beren espezialitatearekin zerikusia duten gaiei buruz idazten duten adituen eta kalitatezko edukiak eskatzen dituen irakurle komunitatearen artean. Misio horretan, funtsezkoa da Deustuko Unibertsitateko ikertzaileen eta irakasleen konplizitatea