Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko maiatzak 13

Nerea Luis Minguezak, adimen artifizialean adituak, “Inspira STEAM at home. Mujeres que inspiran” onlineko hitzaldi zikloari eman zion hasiera

“IA en tiempos de COVID-19" izeneko hitzaldiarekin eman zion hasiera Nerea Luis Minguezak, adimen artifizialean adituak eta T3chfest ekitaldi teknologikoaren sortzaileak, maiatzaren 20an "Inspirira STEAM at home. Mujeres que inspiran" zikloari. Nerea Luis (@sailormerqury Osasun Ministerioaren chatbot ofiziala sortzen ere aritu da, koronabirusaren inguruko zalantzei erantzuteko. Konputazio Zientzietako doktorea, T3chFest-en sortzailekidea eta Adimen Artifizialeko ingeniaria Sngular enpresan. Zabalkunde lana, adimen artifiziala eta robotika maite ditu. Googlen 2016ko Women Techmaker Scholar izan zen. COTEC Fundazioak, 2018an, teknologiako, talentuko eta generoko aditu aukeratu zuen, “Los 100 de Cotec” sarearen barruan. 2018an, Cibervoluntarios Fundazioaren IKT Berritzaileak aitorpena irabazi zuen, eta Business Insider web guneak iraultza teknologikoa lideratzeko gertu dauden 35 urtetik beherako 23 talentuen artean jarri du. Duela gutxi, Errege Etxeak Merezimendu Zibileko Ordenaren domina eman dio eta Espainiako 100 emakume liderren artean sartu dute, errebelazio kategorian.


Bideoa ikusi.


"Inspira Steam at home" ekimenaren helburua da ikusaraztea emakumeak, bizi dugun aldaketa garaiko protagonistak direnak eta profesionalki zientzian eta teknologian aritzen direnak. Topaketa hauetan, YouTuben zuzenean, partaideek inspiratu eta miresten duten emakume bati buruz ere hitz egiten dute. Ekitaldiak 15 egunean behin egingo dira, 16:00etan (CEST), eta izena eman ondoren irekiak dira.


Inspira STEAM eta Inspira STEAM at home


Inspira STEAM Deustuko Unibertsitatearen proiektua da, neska-mutilek askatasunez nagusitan zer izan nahi duten erabakitzeko modua izan dezaten sortutako ekimena, zientzia eta teknologiatik “kanporatuko” dituzten estereotipo edo emakumezko erreferente faltarik gabe. Horretarako, mentoreek, borondatez, 6 lan-saio egiten dituzte ikastetxeetan neska-mutilekin eta lanbideko eguneroko bizitza erakusten diete. Denak dira emakume zientzialariak eta teknologoak eta hainbat arlotan dihardute lanean: arlo akademikoan, enpresan, ikerkuntzan, etab.

Euskal Autonomia Erkidegoan sortu zen 2016an 17 aholkularirekin. Gaur egun, beste 6 autonomia erkidegotara zabalduta dago, baita nazioartean ere, Txilera, eta 580 emakume boluntariok hartzen dute parte.
COVID-19ak eragindako krisialdian, ikastetxeetako saioak bertan behera geratu dira, baina proiektuaren giltzarriak inoiz baino biziago daude. Hala sortu da Inspira STEAM at home.


Inspira STEAMen lankidetzan


Deustuko Unibertsitateak sustatzen du elkarlanerako espazio hau, Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziarekin batera, eta erakunde finantzatzaileek babesturik (Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako hiru foru aldundiak, BBK, Roche, Barcelona Activa, Silk, HP Foundation eta Donostiako Udala). Espazioaren bideratzaileak Deustuko Unibertsitateko Lorena Fernández @loretahur) eta Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziako Estibaliz León (@estileon) dira.