Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko apirilak 30Bilboko Campusa

Begoñako Andra Marik (BAM) Deustuko Unibertsitatearekiko atxikipena berritu du

Deustuko Unibertsitateak eta Bilboko Elizbarrutiak lankidetza hitzarmena sinatu dute apirilaren 30ean, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola, Elizbarrutiko unibertsitate-zentro pribatua, Deustuko Unibertsitateari atxikitzea eguneratu eta berritzeko. Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta Joseba Segura Etxezarraga Bilboko Elizbarrutiko gotzain administratzaileak sinatu dute hitzarmena, eta horrela 2009/2010 ikasturtean hasitako atxikipena sei ikasturte gehiago luzatu dute.

Dokumentu horrek hezkuntza-proiektu berean konpromiso partekatua berritzea dakar, bi ikastetxeen graduko titulazioen eskaintza kalitatearen aldetik indartzeko, Bizkaiko unibertsitateko erlijio-eskaintza zabaltzeko eta unibertsitate-izaerako programa eta jarduera berriak garatzeko elkarri laguntzeko mekanismoak ezartzeko.

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Haur Hezkuntzako gradua eta Lehen Hezkuntzako gradua ematen ditu, eta Deustuko Unibertsitateak, berriz, Lehen Hezkuntzako gradua. Azken urteotan, bi erakundeek lankidetza handia izan dute ikasketa-planak elkarrekin diseinatzeko, nahiz eta bakoitzak bere ikastetxean ezarri eta eman dituen, Deustuko Unibertsitatearen araudi akademikoaren arabera.

Akordioak bi unibertsitateetako klaustroen arteko lankidetza ere jasotzen du, batez ere ikerketari eta irakaskuntzari dagokienez. Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako titulu propioei eta gainerako irakaskuntza ez-ofizialei dagokienez, ikastetxe honek autonomia osoz antolatu, emango ditu.

Akordio horrek indartu egiten ditu bi erakundeen hezkuntza-proiektua eta konpromiso soziala, eta Bizkaiko lurraldean prestakuntza-eskaintza handiagoa eta hobea izatea eragiten du.