Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko urriak 26Tabakalera (Donostia/San Sebastián)

2020ko Kirol Balioen Deusto Saria emateko ekitaldia

Deustuko Unibertsitateak 2020ko Kirol Balioen Deusto Saria emateko ekitaldia egingo du urriaren 26an, Donostian (Tabakalera, 11:30). Sariaren helburua da kirol jardunaren bidez giza balio unibertsalak defendatzeko eta sustatzeko bereziki garrantzitsuak izan diren pertsona, erakunde edo ekimenak publikoki saritu eta aintzatestea. Ekitaldia prebentzio, babes, segurtasun eta higiene neurri guztiekin egingo da. Ekitaldian, prebentzio, babes, segurtasun eta higiene neurri guztiak hartuko dira.

Sariaren bigarren edizio honetan, berdintasunarekin, ahalduntzearekin, ahultasun egoerei laguntzearekin, inklusioarekin, lidergoarekin eta irabazi asmorik gabeko ekintzarekin lotutako balioak oinarri hartuta, epaimahaiak honako sari hauek ematea erabaki du:

-Kirol Balioen Deusto Saria eskala globalean: Yuwa India Trust

Prestakuntzan, kirolaren bidez, berdintasunean eta nesken ahalduntzean egiten duten lanagatik, zaurgarritasun bereziko testuinguru batean.

-Euskal kiroleko Balioen Deusto Saria: Kemen

Desgaitasuna duten pertsonak kirolaren bidez gizarteratzeko duten konpromisoagatik.

-Epaimahaiaren aipamen berezia: Aritz Aduriz eta Sandra Ramajo

Lidergo naturalagatik, bizikidetzaren eta errespetuaren balioei egindako ekarpenagatik eta kirolari gazteentzat erreferentzialtasun positiboagatik.

Sariaren bigarren edizio honetako epaimahaia honako hauek osatu dute: Jose Maria Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektore eta epaimahaiburua; Jose Antonio Rodriguez Ranz, Deustuko Unibertsitateko Erakunde Harremanetarako eta Donostiako campuseko errektoreordea; Josu Solabarrieta, Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko dekanoa; Felix Arrieta, DeustoForum Gipuzkoako zuzendaria eta Deustuko irakaslea; Cristina de la Cruz, Deustuko Unibertsitateko Filosofian doktorea Eneko Goia, Donostiako alkatea; Kathrine Switzer, aurreko edizioan kirolean berdintasunaren aldeko borrokaren ikur eta erreferente unibertsala izateagatik saritutako atleta, eta Edurne Pasaban eta Xabier Prieto, ospe handiko Gipuzkoako kirolari ohi elitedunak.