Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2022ko uztailak 06Donostiako Campusa

Kalteberatasun eta Bazterketa egoeran dauden Pertsonekin Esku Hartzeko Masterraren III. edizioaren amaiera ekitaldia

Asteazkenean, uztailaren 6an, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Gradu Aretoan, Gizartean Kalteberatasun eta Bazterketa egoeran dauden Pertsonekin Esku Hartzeko Masterraren III. edizioaren amaiera ekitaldia egin zen. Master hori Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak antolatu zuen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta SiiS Fundazioaren (Eguía-Careaga Fundazioa) babesa du. Ekitaldian parte hartu zuten Francisco Javier Arellano Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoak, Xabier Riezu Donostiako campuseko errektoreordeak, Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako diputatuak eta Felix Arrieta masterreko zuzendariak. Jardunaldian masterraren azken hiru promozioetako ikasleak elkartu ziren eta Alaia Martin bertsolariaren emanaldiaz ere gozatu ahal izan zuten.

Gizarte Lanean, Soziologian, Psikologian, Psikopedagogian, Pedagogian, Gizarte Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Zuzenbidean, Kriminologian, Antropologian, Erizaintzan eta gizarte bazterketaren arloan lan egiten duten profesionalei zuzenduta dago masterra. Derrigorrezko praktikak ditu eta aurrez aurreko modalitatean ikasturte bateko iraupena (irailetik uztailera), masterrak honako erakunde laguntzaile hauek ditu: eskualdeko garapen agentziak, Agintzari, AGIPAD, APTES, Udalak (gizarte eta enplegu zerbitzuak), Caritas, Gurutze Gorria, Gipuzkoako Foru Aldundia, EAPN, Emaus, LoiolaEtxea, Sartu-Erroak eta SiiS.

 

06/07/2022 - Acto de clausura de la III edición del Máster en Intervención con Personas en situación de Vulnerabilidad y Exclusión Social