Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko azaroak 19Bilboko Campusa

Azaroak 20: Hasi da Euskaraldia! Hizkuntza ohituren aldaketa

Euskaraldian parte hartzea erabaki dutenek ahobizi, belarriprest edo arigunea bereizgarriak dituzte dagoeneko, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko prest daude. Donostiako campusean, 38 pertsona animatu dira 9 arigune sortzera (9 kanpokoak eta 3 barnekoak). Bilbokoan, 156 pertsona daude 40 arigune osatzeko prest (40 kanpokoak eta 19 barnekoak).

Azaroaren 20tik (ostirala) abenduaren 4ra arte, Deustuko Unibertsitateak Euskaraldia ekimenarekin bat egin du, euskal gizarte osoarekin batera. 'Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan' lelopean, harreman pertsonaletan eta lan harremanetan euskararen erabilera areagotzeko ariketa kolektiboa proposatzen du. Horrela, Unibertsitateak hizkuntza bizikidetzarekin eta euskararen aldeko ekintza positiboarekin duen konpromiso instituzionala berresten du.

Abenduaren 3an, San Frantzisko Xabierkoaren egunean, Deustuk ere ospatuko du, ohi bezala, Euskararen Nazioarteko Eguna. Pandemia dela eta, aurten ez gara aurrez aurre elkartuko, baina Euskaraldiak irauten duen hamabost egunetan, euskarazko ekitaldiez gozatu ahal izango da horretarako sortu diren espazio birtualetan.

Egunero egingo diren egitarauko jardueren artean, honako hauek nabarmentzen dira:
- Bazenekien…? Unibertsitateko pertsonaiei eta espazioei buruzko bitxikeriak, Deustuko ikasleek eta langileek kontatuta.
- Kontu kontari: elkarrizketak, esperientziak, aholku interesgarriak Deustuko Unibertsitateko elkarteko kideen eskutik.
- Egunean behin lehiaketa: Deustuko belarripresten eta ahobizien arteko online elkarrizketak

Zuzeneko ekitaldiak ere programatu dira, urrutitik jarraitzeko:
- MAHAINGURUA hiztun berri sortzaileekin
- TEDx 2020ko aretoan euskal artistekin
- Elkarrizketak Deustu Irratian
- Music-pote Deustuko talentu musikal berriekin
- Euskal dantzen ikastaroa

Kontsultatu hemen Euskaraldiaren egitarau osoa.
 

Euskaraldiaren dinamika, funtzionamendua eta rolak gogoratu nahi badituzu, kontsultatu hemen.