Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko urriak 26Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitatearen, Bilboko Koral Elkartearen eta Bilboko Merkataritza Ganberaren 135. urteurrena

1886an, industria iraultzak ekarritako aldaketetan murgildutako Bilbok hiru erakunde jaiotzen ikusi zituen, hasiera batetik Bilboko, Bizkaiko eta Euskadi osoko kulturaren, hezkuntzaren eta ekonomiaren erreferente bihurtu zirenak: Deustuko Unibertsitatea, Bilboko Koral Elkartea eta Bilboko Merkataritza, Industria, Nabigazio eta Zerbitzuen Ganbera.

Gaur egun, orduan bezala, hiru erakundeek giza garapen eredu jasangarriagoak lortzeko lanean jarraitzen dute, ingurumenaren kalitatea berreskuratuz, berrituz eta nazioartekotuz, kultura eta hezkuntza balioetsiz eta etorkizunak dakartzan erronkei eta desafioei aurre eginez. Hori dela eta, 135. urteurrena ospatuko dute Bilbon, Bizkaian eta Euskadin astearte honetan, urriaren 26an, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan, "135 urte eta orain zer?" lemapean.

Jose Maria Guibert Ucín Deustuko Unibertsitateko errektorea, Jose Miguel Lanzagorta Casans Bilboko Koral Elkarteko presidentea eta Jose Angel Corres Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea izan ziren ekitaldian.

Bertan 'Miradas de hoy para el Bilbao del mañana' solasaldia izan zen, hiri garapen jasangarriaren hainbat alderdiri buruz, bai ingurumenaren aldetik, bai ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren aldetik, herritarrek egindako galderei erantzunez. Hauek izan ziren parte hartzaileak: Trinidad Vicente irakaslea, Jose Maria Arriola notarioa, Jordi Albareda Fair Saturdayko zuzendaria eta Matxalen Acasuso arkitektoa eta Roberto San Salvador del Valle aritu zen dinamizatzaile.

Deustuko Unibertsitateko Ikasleen Abesbatzak eta Bilboko Koral Elkarteak eman zioten amaiera ekitaldiari

 

 

26/10/2021 - 135 Aniversario de la Universidad de Deusto, la Sociedad Coral de Bilbao y la Cámara de Comercio de Bilbao