Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

2022ko urtarrilaren 20an, 08:30ean aterako da Donostiako campusetik hirigune aldera Deustuko Unibertsitateko sukaldarien eta urketarien konpainia, eguerdiko 12:00ak arte. Danborradan parte hartzeko izen ematea 2021eko urriaren 18an hasiko da eta 2021eko urriaren 31ean amaituko da.

DUko Danborradan parte hartzeko urratsak:

  • Formularioa betetzea.
  • 180 euro ordaintzea KUTXABANKeko 2095-0292-92-1060864914 kontuan (ordainketa eginez gero, uniformea jabetzan jasoko da).
  • Entseguetan parte hartzea.

Lehentasuna izango dute Deustuko Unibertsitatean lan egiten dutenek. Horien ondoren, alumniei, ikasleei eta Jesusen Lagundiko beste obra batzuetako pertsonei emango zaie aukera. Gonbidatuak ere izango dira (gonbidatuak Deustuko Unibertsitateko langileen lehen mailako senitartekoak izango dira: bikoteak, seme-alabak, anai-arrebak…).
Izen emateko kuota ordaintzeak eskubidea ematen du:

  • Uniformea jabetzan edukitzeko:
    Sukaldariak: Kasaka, galtza, mantala, sukaldari txanoa, zapia eta eskularruak.
    Urketariak: Kasaka, gona, zapiak eta eskularruak.
  • Urtarrilaren 20ko Danborradan ateratzeko

Perkusioa eta danborradarako beharrezkoak diren bestelako osagarriak Deustuko Unibertsitatearen jabetzakoak izango dira.

Harremana: tamborrada@deusto.es / Telf.: 943 326 202