Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Jarduerak

JARDUERA PROPIOAK

Ikasturtearen hasieran elkarbizitzako saio bat egiten da ikasle berrientzat, elkar hobeto ezagutzeko aukera izan dezaten.

Inguru natural batean egiten da elkarbizitza, jolasa eta kirola dinamika edo solasaldiren batekin bateratzeko, eta Ikastetxea errazago ezagutzeko eta ikasle berriak errazago egokitzeko. Normalean, egun bat eta erdiko iraupena izaten du eta azkenekoak Barrian, Zuhatzan eta Loiolan egin dira.
Ikasleek oso balioespen ona ematen dioten jarduera da.

Kirola

Baloncesto “MENS SANA IN CORPORE SANO”: Osasuna pertsona guztion bizitzako alderdi garrantzitsua da eta gero eta ikerlan gehiagok frogatzen dute kirolen bat egiteak hobetu egiten duela osasuna. Gure helburua askotariko jarduerak eskaintzea da, pertsona bakoitzak bere gustu eta beharrizanetara hoberen egokitzen direnak hautatu ditzan.

Kirolak mugikortasuna bermaten du, pisu egonkorra, gure zirkulazioa kontrolatzen du eta nerbio sistemari ere laguntzen dio. Jarduerak proposatzen ditugu eta bakoitzak osasunean (fisikoan eta mentalean) dituen onuren inguruko informazioa ematen dugu, baina ikasleen lehentasunak gogoan izanda. Tailerrek lauhileko iraupena izaten dute eta astean ordubeteko bi saio izaten dituzte.
Monitore profesionalak ditugu, esperientzia kontrastatua dutenak.

Ohiko jardueren artean, hauek dira nabarmenenak: areto-futbola, saskibaloia, krossfit-a, entrenamendu funtzionala, body care-a, fitness-a. Beste batzuk aldian behingoak dira: yoga, defentsa pertsonala.

Gimnasioa dugu, fitness geladuna eta erabilera anitzeko aretoa duena, baita entrenamendu multifuntzionalerako hornitutakoa ere. Noizik nozera, osasuna ikuspegi emozionaletik lantzen dugu, Mindfulness bezalako jarduerekin edo kafe-solasaldien bidez. Halakoetan, adituek tresnak ematen dituzte, eguneroko egoerei aurre egiteko.

 

Kultura

 Café coloquio

Jardueretan ospetsuena kafe-solasaldia da. Hainbat esparrutako aditu gonbidatuek ikasleekin partekatzen dute beren esperientzia mahai baten inguruan.

2017-2018 ikasturtean, hauek izan ziren gonbidatuak: Borja Semper jn; Román Monasterio jn. eta Iago Parga jn. (Enarlan enpresako ingeniariak); Iñigo Urkullu jn; Mª Jesús Gómez ánd. eta Inés Soria and., magistratuak; Santiago Larrazabal jn., Deustuko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko irakaslea; Andoni Aranzabe jn., Aministia Internazionalekoa; Covadonga Aldamiz-Echevarría and., Gobernuaren ordezkariordea; Iker Legardon jn. eta José Ángel Seoane jn., jazarpen, genero indarkeria eta drogetako aditua.

 

Zine-foruma ere klasikoa da Ikastetxe Nagusian eta bestelako jarduera sozialak ere badaude: boluntario lana edo sentiberatzeko berariazko kanpainak kontsumo iraunkorrari, birziklatzeari edo osasunari buruz.

Gabonetako kontzertua

Afari tematikoak

Ez dira falta izaten jolas jarduerak: esaterako, mus txapelketa, mahai-jokoak, bilarra, etab.

 

Bekak ikasle nagusienei

Ikasleen ospakizun garrantzizkoena bekak ikasle nagusienei jartzea izaten du. Ikasturtean zehar izaten da, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan

Paraninfo de la Universidad de Deusto

Ekitaldi akademikoaren buru Deustuko Unibertsitateko errektorea izaten da. Beka jasotzeak bikaintasun ezaugarria adierazten du, Ikastetxe Nagusian emandako urteak izaten baititu kontuan (bertan ematen den bigarren edo hirugarren urtean jasotzen da), emaitza akademikoak, Ikastetxeko bizitzan izan duen parte hartzea eta ikastetxe Nagusiak defendatzen dituen balioak bereganatzea.

Beka doakionak eskatzen du, arrazoitutako gutun baten bidez. Beka emateko, eskatzailearen merezimenduak aztertzen dituzte Zuzendaritza Kontseiluaren bilera batean.

Bekak ipintzeko ekitaldia ikastetxe nagusietako ekitaldirik ospetsuena izan ohi da eta bertan egoten dira ikasle nagusienen senideak, ikasle ohiak eta unean uneko ikasleak. Ohitura da zuzendaritzako kideak eta beste ikastetxe nagusi batzuetako zuzendaritza kontseiluetako ordezkariak egotea ere.

Ekitaldi akademikoaren aurretik, eukaristia ospatzen da Deustuko Unibertsitateko kapera gotikoan. Ekitaldi akademikoan ikastetxeko nagusienek, Ikastetxe Nagusiko zuzendariak eta errektoreak hartzen dute parte. Azken horrek ematen dio amaiera bilkurari, “Gaudeamus igitur” unibertsitateetako antzinako kantuarekin. Ondoren, kopaua egoten da gonbidatu guztientzat eta jatordu berezia Ikastetxe Nagusiko gainerako kideentzat. Ikasleak arduratzen dira ondorengo gau-jaia antolatzeaz.

 

HITZARTUTAKO JARDUERAN

Aipatutako jardueeez gain, Ikastetxe Nagusiko ikasleek Deustuko Unibertsitateak Deusto Campusen bidez antolatzen dituen ekitaldietan hartu dezakete parte. Era berean, kiroletako instalazioak eta liburutegia (Ikasteko eta Ikertzeko baliabideen zentroa) ere erabili ditzakete, unibertsitateko gainerako ikasleen baldintza berdinetan.

Deusto Campuseko jarduerak