Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Instalazioak eta zerbitzuak

Banakako gela

Deustuko Ikastetxe Nagusiak banakako gelak eta jatetxe zerbitzua ditu asteko zazpi egunetan. Gelek komun osoa dute (dutxa, komuna eta konketa), Interneteko konexioa (haria eta wifia), telefonoa eta hari musikala. Oherako arropa guztia eta eskupainuak eskaintzen ditu astero. Gelak astean bitan garbitzen dira. Berogailu, ur eta argi zerbitzuak barruan sartuta daude.
Ikasleek garbigailua dute, egonaldian zehar, nahi dutenean erabiltzeko.

Aurkezpena

Ikasleak

 Instalazioak

 

Mantenu osoa

Ikastetxe Nagusiak pentsio osoa eskaintzen du: Gosaria, bazkaria eta afaria. Azpimarratzekoa da plateren kalitatea eta aukera; janari orekatua izaten da, bizimodu osasungarria izaten laguntzen duena. Ikasleak aukeratu egin dezake: lehenengo bi plateren, bigarren bi plateren eta bi azkenburukoren artean.

Comedor

Ikusi menu baten adibide bat  


Hainbat instalazio

Ikastetxeak honako instalazioak ditu ikasle guztientzat: ordenagailu gela,inprimaketa gela eta fotokopiak, ikasgela eta taldean lan egiteko gela, Arte Ederren gela. Kafetegia, liburutegia, jolas gela ping-pong-ean, mahai-futbolean eta billarrean jolasteko, meditazio gela, kapera, otoitz gela, ekitaldi gela piano eta guzti, gimnasioa (halterofilia gela, aerobic gela) eta entrenamendu funtzionaleko gela. Deustuko Unibertsitateko kirol instalazioak ere erabil ditzakete ikasleek.


 

 

Ikasgelak

Elkarguneak

Kirol-instalazioak

Kapera, otoitz-gela eta meditazio-gela

Eskura dituzun zerbitzuak Deustuko Unibertsitatean

null

Non gaude?

  • Deustuko Unibertsitatearen ondoan
  • Hiriko edozein puntu interesgarritatik 10 minutura oinez.
  • Garraio publikotik gertu: Metroa (Deusto eta Moyua geltokiak), autobusak (EHUra - A2314 - A2324) eta tranbia.