Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ikastetxe Nagusiaren Kalitateko politika

Kalitateko politika

Deustuko Unibertsitatearen funtsezko helburuetako bat unibertsitateko elkarteko interes taldeen gogobetetasuna lortzea da, erakundeak eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzuekiko.

Helburu horrekin loturik, Ikasketen Antolamenduko eta Irakaskuntzaren Berrikuntzako Errektoreordetzak konpromiso hauek ezartzen ditu:

  • Taldean lan egitea fakultateen arlo funtzional eta zerbitzuen Kalitatearen Barne Bermeko Sistemaren efikazia etengabe hobetzeko eta interes taldeen gogobetetasuna areagotzeko. Gogobetetasun horren neurria izango da fakultateen, arlo funtzionalen eta zerbitzuen kudeaketa planen kalitateko helburuen ezarpen eta berrikusketarako erreferentzia esparrua.
  • Lortzen diren emaitzen inguruan informatzea eta motibatzea fakultate, arlo funtzional eta zerbitzuetako langileak.
  • Ezarritako prozesuen kudeaketa optimizatzea, fakultateetako, arlo funtzionaletako eta zerbitzuetako langileen etengabeko prestakuntzaren bidez eta interes taldeen iradokizun eta erreklamazioen tratamendu egokiaren bidez.
  • Prozesuak bideratzea eta egokitzea, fakultateetako arlo funtzionaletako eta zerbitzuetako interes taldeen eskakizun, beharrizan eta itxaropenetara eta legez edo arauz aplikagarri diren beste eskakizun batzuetara.
     

Ikusi Deustuko Unibertsitateko kalitateko politika 

Kalitateko eskuliburua

Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren emaitzak

Interes taldeen gogobetetasuna

Kalitateko Unitatea