Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Guri buruz

Artxanda mendiaren magalean

Deustu unibertsitate gisa era ofizialean aitortu zutenean eta hedatzen hasi zenean, beharrezkoa izan zen unibertsitateko zereginetarako toki gehiago izatea. Hori dela eta, 1967an, Deustuko Ikastetxe Nagusia Artxanda mendiaren magalean eraikitako egoitza berrira aldatu zen. Eraiki eta 33 urtera, gelak berritu egin ziren: komun osoa jarri zitzaien, Interneterako konexioa, telefonoa eta musika haria, eta altzari berri eta funtzionalak. Antzinako barnetegi eta Ikastetxe Nagusitik letretako, zuzenbideko, ekonomiako eta politikako pertsona ospetsuak pasatu dira; baina denetan aipagarriena Frantzisko Garate dohatsua izan zen, berrogei urtez atezain izan zena.

Jesusen Lagundiak zuzentzen du

Deustuko Ikastetxe Nagusia 1961. urtean sortu zen, prestakuntza akademikoa gizarte eta giza prestaketarekin osatu nahi zuten ikasleak hartzeko, ikasketa eta elkarbizitza giroan. Espiritu hori du gaur egun ere ikastetxeak, bai eta Maitatu eta Zerbitzatu ignaziotar goiburua ere.

1967tik dago orain kokatuta dagoen lekuan. Harrezkero, instalazioak berritu ditu: komun osoa, Interneteko konexioa, telefonoa, altzari berriak eta funtzionalak dituzte bertako gelek.

Zer eskaintzen dugun

  • Adiskidetasunak eta lagun egiteak dakarren balioa, Deustuko Ikastetxe Nagusia osatzen dutenen familia handian.
  • Bizikidetza eta ikasteko giroa.
  • Ostatu zerbitzua eta kalitateko instalazioak.
  • Bana-banako arreta ikasle guztiei.
  • Erantzukizun, errespetu, berdintasun eta elkartasun balioak sustatzea.
  • Gaitasun pertsonalak garatzea errazten duten espazioak, ikasleek jardueretan parte hartuta.
  • Laburbilduz, garapen pertsonala eta unibertsitateko bizitza trinko eta aberasgarriagoa.
     

Ikastetxearen “Maitatu eta Zerbitzatu” goiburutik abiatuta…

  • Bizikidetza eta ikasketarako giro egokia ematen du.
  • Bana-banako arreta ematen die ikasle guztiei.
  • Pertsonen errespetu eta gizakien berdintasun eta elkartasun balioak sustatzen ditu.
  • Ikastetxeak ardura zentzua transmititzen die ikasleei, eta ikasteko ohiturak sustatzen ditu. Ikastetxeak ikasteko taldeak antolatzen ditu.
  • Prestakuntza osagarria eskaintzen du, ikastetxeko jardueretan parte hartzeko eta norbere ekimenak garatzeko aukera ere ematen du.
  • Gurasoei informazioa ematen diete, hala eskatuz gero.

 

Non gaude?

  • Deustuko Unibertsitatearen ondoan
  • Hiriko edozein puntu interesgarritatik 10 minutura oinez.
  • Garraio publikotik gertu: Metroa (Deusto eta Moyua geltokiak), autobusak (EHUra - A2314 - A2324) eta tranbia.

 

Antiguos alumnos

null

Se han cumplido más de 50 años desde que el Colegio Mayor se trasladó a su actual sede en la ladera de Artxanda dentro del Campus de la Universidad de Deusto. Estos 50 años no habrían sido posibles sin los cientos de colegiales que han pasado por el Mayor. Contamos con una base de datos en la que antiguos colegiales pueden inscribirse.