Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

"Miradas para acompañar" zikloa

Gizarte gero eta konektatuago honetan, ez dago migrazioaren berririk ez dakienik. Gaur egun, mundu osoko 258 milioi pertsonari eragiten dio fenomeno horrek.

Familiako lotura, truke ekonomiko eta/edo kultura arlokoak direla eta, pertsona guztien bizitzan du eragina fenomeno horrek, neurri handiagoan edo txikiagoan, bai jatorrizko herrialdeetan eta bai harrerakoetan. Azken horietan, zenbait lider politiko (Trump, Bolsonaro, Le Pen edo Farage, esaterako) zinismoz mintzo dira Giza Eskubideei buruz eta immigranteen kontrako gorrotoa hauspotzen dute.

Horrela, azken hauteskundeetako emaitzetan ikusi ahal izan dugunez, “populismo autoritarioari” lotutako politikak oraindik ere aplikatu eta zabaltzen dira, denen izu eta harridurarako.

Hala ere, migrazioa garapenerako behar-beharrezkoa dugu. Hala adierazten du Nazio Batuen Erakundeko Agenda 2030ek. Izan ere, pobrezia mota guztiak mundu osoan desagerraraztea da Garapen Jasangarrirako lehenengo Helburua (GJH). Helburu hori lortuta, populazioak beteta izango lituzke oinarrizko beharrizanak (elikadura egokia, osasuna, hezkuntza eta edateko ura eskura izatea).

Gaur egun, oraindik, pobreziak, indarkeriak eta aukera faltak mugatu egiten dute elkarte garapena eta milioika pertsona bultzatzen ditu, beren etxea eta komunitatea utzi eta etorkizun hobearen bila joatera. Zorionez, badira pertsonak konpromisoa bizi dutenak, desberdintasun eta gizarte bidegabekeriak salatzen dituztenak, zoritxarrekoenei begiratu eta haien aldeko konpromisoa hartzen dutenak.

“Miradas para acompañar” mundura begira egindako bidaia bat da, begirada zuhur eta sakonez egina, konpromiso eta laguntzako esperientziak abiaburu harturik. Sufritzen ari direnen errealitateari begiratu eta bidegabekeriak salatu nahi ditugu, erakutsi egin nahi dugu politika globalek baztertu, erabat ikusezin bihurtu eta bidegabe tratatu dituzten pertsonen mundua. Ziklo honek gizartean “aldaketarako hazi” bihurtzeko gonbidapena erein nahi du..
Lehenengo hitzaldia:
“El problema son las fronteras: Cómo reemplazar un sistema migratorio fallido”
Gonzalo Fanjul abordará la movilidad humana centrándose en alternativas a un modelo migratorio fallido. Necesitamos un relato sobre la movilidad humana que no conteste sino que reemplace al actual, que tanto desde izquierdas como desde derechas narran la inmigración como problema y como amenaza.
 
Hurrengo hitzaldiak:

 
Mahai-ingurua: