Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nola parte hartu

  • Deustuko Alumni-a bazara

 Egin zaitez Alumni Soziala

Alumni Soziala izatea Deustuko Unibertsitateko proiektu aberasgarri batekin bat egitea eta bertan parte hartzea da, Gizarte-kausak eta errealitate globalak sustatzen lagunduz, jarduera solidarioak eta gizarte-aldaketarako ekintzak sortzeko asmoz. Proiektuetan parte hartu edo informatuta egotea nahi baduzu, egin zaitez Alumni Soziala.

Alumni Soziala izateko Deusto Alumni-ko kide izan behar duzu edo Deustuko Unibertsitateko edozein alumni elkartetako kide.

Alumni Soziala izan nahi baduzu inprimaki arrunta hau bete edo gurekin kontaktatu alumni_social@deusto.es posta elektronikoaren bidez.

 

 

 

  •  Erakundea / Instituzioa / Enpresa bazara

 Proiektu bat lagundu edo babestu

Kontaktatu gurekin alumni_social@deusto.es emailaren bitartez edo telefonoz 944 139 351 zenbakira deituz.

 

Laguntzaile edo babesleen balio proposamena:

  • Komunikazioa: Sare bidezko inpaktu handia. Enpresa kolaboratzailearen irudi korporatiboa newsletter-etan, web orrian, aldizkarietan, etab.
  • Segmentazioa: Identifikatutako publikoa.
  • Irudia: Deustuko balioekin bategitea gizarte-eremuko jarduera batean.
  • Gertutasuna: Kolaboratzailearen merchandising-a gure jardueretan edo/eta bere irudiaren presentzia.