Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Deusto Mentoring Alumni

Garapen pertsonala eta profesionala hobetzeko programa berri bat

Deusto Mentoring Alumni konpromisoa eskatzen duen borondatezko harremana da, mentee-arekin eraikuntza-prozesu bat ematen dena, bere ikaskuntzaren optimizazioa, konfidantza eta bere giza potentzialaren garapen gorena bilatzeko helburuarekin. Ibilbide profesional luzea duen mentoreak, bere ibilbide profesionalean lehen urratsak ematen ari den pertsonari laguntasuna eskaintzen dio.

Gure Mentoring programa, berdinetik berdinerako erlazioan oinarritzen da, konfidantza eta konfidentzialtasuna prozesuaren oinarrizko balioak izanik.

Aukera hau zuretzat da!

AsunMensajeEus

MENTEE IZAN NAHI AL DUZU?

…. zure ibilbide profesionalean ikastea eta haztea bilatzen bazabiltza
…. erronka berriak lortzeko eredu inspiratzailea izan nahi baduzu
…. bere ikuspuntua emango dizun aholkulari aditu batekin ideiak konpartitu nahi badituzu
…. modu baiezkorrean animatuko zaituen pertsona bilatzen baduzu

BotonEmanIzena

 

Oharra: jasoko diren eskaeren artean aukeraketa bat egingo da.

MENTORE IZAN NAHI AL DUZU?

…. pertsonen garapenean interesa baduzu
…. entzuten dakienetakoa bazara eta obserbatzen duen pertsona bazara
…. mentee-ari galderak eta erronka egiteko prest bazaude
…. ezagutzak eta esperientzia elkarbanatzeko gai bazara
…. zure bizipen pertsonalak eta profesionalak modu altruistan konpartitu nahi badituzu

BotonEmanIzena

 

Oharra: Aukeratuko den pertsona mentoreen taldeak formazio bat jasoko du Mª Luisa de Miguelen eskutik, European Mentoring & Coaching Council 2015 Mentoring Nazioarteko Saria.

Prozesuak 2 eta 6 hilabete arteko iraupena izan dezake, helburuak eta topaketa pertsonalak izateko bi alderdien konpromezuarekin

Deusto Mentoring Alumniri buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, deitu 94 413 93 51 telefonora edo idatzi alumni_social@deusto.es helbidera