Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko azaroak 20Bilboko Campusa

Gizarteratze-etxebizitzen programarako oinarrizko produktuen bilketa Gabon kanpaina

Gabonetako kanpaina solidarioa

Denontzat hain berezia den sasoia heltzear dagoenez, Deusto Campusetik animatzen zaitugu beharrezkoak diren produktu batzuen bilketan parte hartzera, Bidesari elkarteari emateko haien gizarteratze-etxebizitzen programarako.

Eman daitezkeen produktuak: 

  • Txukuntasun pertsonalerako: gel, txanpu, hortzetako pasta, bizarra mozteko bitsa, labanak, etab.
  • Garbitzeko: garbigailurako xaboia, harrikoa egiteko, arropa leungarria, lixiba, etab.
  • Bidaiatzeko: dirua duten barik txartelak.

Produktuak biltzeko tokia: Deusto Campus.

Datak: gaurtik aurrera eta abenduaren 17a arte.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!