Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko azaroak 21Bilboko Campusa

Agintari akademikoak Manifiesto en solidaridad con el pueblo nicaragüense y la Universidad Centroamericana (UCA) izeneko adierazpena aurkeztu du. Adierazpenarekin bat egin dute jesuiten unibertsitateek eta pertsona ezagun ugarik.

Azaroaren 21ean aurkeztu zen Deustuko Unibertsitatean Manifiesto en solidaridad con el pueblo nicaragüense y la Universidad Centroamericana UCA de Nicaragua. Adierazpen horrekin bat egin dute UNIJESeko unibertsitate eta ikastetxe jesuitek (Deustuko Unibertsitateak, Comillasek eta Loyola Andalucíak, ESADEk, IOSek, INEAk, SAFAk, Granadako Teologia Fakultateak, ITFk eta HTSIk), baita pertsona ezagun talde esanguratsu batek ere.


Nikaraguako Universidad Centroamericanako errektoreorde Jorge Alberto Huete Estatuko jesuiten unibertsitateetara egiten ari den bisitaldien barruan egon da Deustun, Nikaraguak azken hilabeteetan bizi dituen gertakari larriak ezagutzera emateko (giza eskubideen urraketa eta populazioa jasaten ari den errepresio latza).

Nikaraguar agintariak adierazpenarekin bat egiteko gonbidapena luzatu dio unibertsitateko elkarteari. Testuan jasotzen da gobernuak babestuta diharduten poliziaren eta talde paramilitarren errepresioaren kontrako erabateko arbuioa eta gaitzespena. Dagoeneko 300 pertsona hil dira, eta ehunka dira 2018ko apiriletik desagertuak eta atxilotuak.
Testuan eskatzen zaio gobernuari “herritarren eskubide konstituzionalak errespetatzeko, adierazpen askatasunetik eta protesta baketsurako eskubidetik hasita; arrazoirik gabe atxilotutakoak askatzeko; errepresioari eta larderiari uzteko; justiziaren bidezko jarduera bermatzeko eta horrela giza eskubideen urraketak argitzeko”.


UCAk jasan duen guztia salatzen du bereziki dokumentuak, justizia sozialaren aldeko bakezko defentsarako deia egin zuenetik, gobernuak sustatutako indarkeria bere ateetaraino iritsi baita. Hain zuzen ere, oztopatu egin dio jarduera akademikoa mantentzea, herrialdean disidentzia desagerrarazi nahian, beste kasu askotan bezala.


“UCAren misioa –dio Adierazpenak–, jesuiten unibertsitate guztiena bezala, ikasleei kalitatezko prestakuntza ematea da, batetik, profesional trebeak eta herritar arduratsuak izan daitezen; eta gizarte bidezkoago eta humanoagoak eraikitzen laguntzea, bestetik. Baina herrialdeko kaleetan bizi den indarkeriak eta errepresioak oztopatu egiten dute misio hori aurrera eramatea eta, aldi berean, arriskuan jartzen dute Nikaraguan justizia eta demokrazia eskatzen diharduen unibertsitateko elkartearen segurtasuna”.


UNIJES eta erakunde horren barruko ikastetxeek (Deustuko Unibertsitateak eta Loyola Andalucíak, ESADEk, IOSek, INEAk, SAFAk, Granadako Teologia Fakultateak,ITFk, eta HTSIk) bat egin dute adierazpenarekin, munduko jesuiten beste erakunde, sare eta unibertsitate batzuekin elkar harturik, biktimen, preso politikoen eta desagertuen duintasunari ohore egiteko. Azken batean, unibertsitateko elkarteek begien bistan jarri nahi dute nikaraguarren sufrimendua, justiziaren eta bakearen bidetik elkarrizketa eta demokrazia iritsi daitezen.


Lehenengo atxikimenduen artean, UNIJESeko errektore eta zentroetako zuzendariez gain, beste hauek daude: Entreculturas; Alboan; Jesulagunen Migratzaileentzako Zerbitzua; Cristianismo y Justicia; Josep M. Garrell, Ramon Llull Unibertsitateko errektorea; Eugeni Gay, Konstituzio Auzitegiko presidenteorde ohia eta Fundación Xavierreko presidentea; Daniel Innerarity, Filosofiako katedraduna eta Ikerbasque-EHUko ikertzailea; Javier Solana, ministro ohia eta ESADEko presidentea; Egeo José Rodríguez de la Borbolla, Andaluziako Juntako presidente ohia; Iñigo Alfonso, Las Mañanas de RNE programako zuzendaria; Guillermo Rodríguez Izquierdo SJ, Extremadurako eta Comillas Unibertsitate Pontifikaleko errektore ohia; Jordi Hereu, Bartzelonako alkate ohia; José Antonio Zarzalejos, kazetaria eta idazlea.


Jorge Huetek Deustura egin duen bisitaldiko argazkiak
.


Adierazpen osoa.


Adierazpenarekin bat egin.


UCAko ikasleentzako beken aldeko kanpainan laguntzea.

Argibide gehiago.

Jorge Hueteren curriculuma.

 

21/11/2018 - El vicerrector de la Universidad Centroamericana UCA Jorge Huete trae a Deusto la realidad de Nicaragua