Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Itzulpena

Nortzuk gara?

Deustuko Unibertsitateko Itzulpen eta Laguntza Zerbitzuak hogei urte baino gehiagoko ibilbidea du testuen itzulpen eta zuzenketan.
Itzultzaileen taldea esperientzia handiko filologoek eta itzulpengintzako masterdunek osatzen dugu, jatorrizko hiztun tituludun laguntzaileekin batera.

Itzuli eta zuzendu egiten ditugu arlo guztietako testu akademiko eta zientifikoak, administratiboak, juridikoak, ekonomikoak, teknikoak eta dibulgaziokoak, edozein euskarritan, zinpeko itzulpena ere egiten dugu, postedizioa eta glosario espezifikoak prestatu ere bai.
Testuak itzuli eta zuzendu egiten ditugu euskaraz, gaztelaniaz, katalanez, ingelesez, frantsesez, alemanez, portugesez eta txineraz (kontsultatu beste hizkuntza batzuk).

Gure lan-prozedurak bermatu egiten du testuen bukaerako kalitatea, Itzulpengintzarako softwarearen erabileraren eta editorearen figuraren bidez, hark koordinatu eta gainbegiratzen ditu proiektuak eta itzulitako testuak.

 

Zerbitzuak

Itzulpena

Hainbat arlotako testuak itzultzen ditugu:

  • Akademikoak eta zientifikoak, arlo askotakoak (hitzaldiak, ikerkuntzako artikuluak, apunteak, kasuak, programak, tesiak, testu liburuak, eskuliburuak…)
  • Dibulgaziokoak (liburuxkak, kartelak, zirkularrak, katalogoak, webeko edukiak…)
  • Administraziokoak eta juridikoak (araudiak, estatutuak, kontratuak, hitzarmenak, ziurtagiriak, formularioak, gutunak…)
  • Teknikoak, ekonomikoak eta komertzialak (balantzeak, merkatuaren azterketak, txostenak, dokumentu tekniko industrialak, eskuliburuak, katalogoak…)
  • Agiri ofizialen zinpeko itzulpena


Zuzenketa

  • Zuzenketa eta aholkularitza linguistikoa, estilistikoa eta tipografikoa, era guztietako testu originalena eta itzulitakoena, zure testua zuzena eta egokia izan dadin, aintzat hartuta duen helburu eta hartzailea.
  • Itzulpen automatikoarekin egindako testuen postedizioa.


Glosarioak egitea

  • Arlo espezifikoetako terminoak jasotzea eta glosarioak egitea (euskara-gaztelania-ingelesa). 

 

Hizkuntzak

Itzulpenak eta zuzenketak egiten ditugu hizkuntza hauetan:

  • Euskaraz
  • Gaztelaniaz
  • Katalanez
  • Galegoz
  • Ingelesez
  • Frantsesez
  • Alemanez
  • Portugesez
  • Txineraz

Beste hizkuntza batzuk ere kontsultatu
 

Bezeroak eta egindako lanak

 

Gure hizkuntza zerbitzuak eskaintzen dizkiogu Unibertsitateko elkarteari eta baita profesionalen elkarteei, argitaletxeei, enpresei eta partikularrei ere.

 

Eskatu aurrekontua

Gure zerbitzuetan interesaturik bazaude, aurrekontua eska dezakezu formulario honen bidez. Zehaztu egingo dizugu zein den hitz kopurua, tarifa, formatua, zailtasuna eta epeagatik egon daitezkeen errekarguak; deskontuak, azken prezioa eta entregatzeko epea.

Zure onarpena jasotzen dugunean, eskaera adostutako epearen barruan beteko da, profesionaltasun eta konfidentzialtasun handiz.

Gurekin lan egin nahi duzu?

Freelance itzultzaileak ditugu. Itzulpengintzako profesionala bazara eta gure freelance itzultzaileen poltsan egon nahi baduzu, bidal ezazu Curriculum Vitaea.

Contacto

  • Servicio de Traducción y Apoyo Lingüístico. Centro de Idiomas.  Avda. Universidades 24 48007 Bilbao.Camino de Mundaiz 50 20012 San Sebastián Tel.: 944 139 177 sara@deusto.es.