Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Urte osoko ikastaroak


Programa honek zine, musika sinfoniko, literatura, arte plastiko eta operaren bizipen atseginak eta aberasgarriak sustatzen ditu, Bilboko kultur erakundeek babestuta eta ospe eta izen handiko artistekin zuzeneko harremana izanik.

3 ikasturte

Kulturaren kontzeptu antropologiko globalean sakontzeko gonbita egiten dizu. Bertan, herritarren bizitzarako interesgarriak diren gaiak landuko dira, besteak beste ingurumena, zergak, genero indarkeria, jakintza humanistikoak, literatura, historia, etab.

“la Caixa” Gizarte Ekintza

Deustuko Unibertsitateko Errektoreak, José María Guibertek, “la Caixa” Euskal Autonomia Erkidegoko eta Kantabriako Lurraldeko zuzendariak, Juan Pedro Badiolak, eta “la Caixa” Gizarte Ekintzako Zientzia eta Ingurumen Arloko zuzendariak, Enric Bandak, beren arteko aliantza berretsi dute, DeustoBide - Herritartasun Eskola proiektua sustatzeko.

Ikastaroa eta bidaia

Bidaiatzeko beste era bat bizitzeko programa baterako gonbita egiten digu programak. Bidaiaren esperientzia ezin da aurretiazko prestakuntzako ibilbidetik banatu. Hartara, beste hiri, herrialde edo kultura batzuk ezagutzea norberaren errealizazioko abentura bihurtzen da.

Shakespeareri eta Cervantesi buruzko ikastaroa

Espainiar Urrezko Mendeak eta Ingalaterra isabeldarrak talentuaren loratze aparta ekarri zuten. Ikastaro honek hurbildu egin nahi du politika, gizarte eta arte mailan Europa eratzeko eraginik handieneko bi uneren arteko solasa.

Jarri DeustoBiderekin harremanetan

  • Herritartasun Eskola
    Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao Tel.: 944 139 075 Fax.:944 467 909
    deustobide@deusto.es