Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Graduko ikasleak

Outgoing Programak

Deustuko Unibertsitateko ikasleek mugikortasunen programen eskaintza zabala dute ikasketa trukea egiteko, seihilekoa edo urte osokoa, atzerriko edo estatuko unibertsitate batean. Erasmus + da gehien eskatzen den programa, baina gero eta ikasle gehiagok dute interesa Europatik kanpoko herrialdeetako mugikortasun programetan, Erasmus + programaren antzeko baldintzak dituztenetan hain zuzen.

Mugikortasunerako aukerak gehitu egiten dira Nazioarteko eta estatuko praktiken programekin, izan ere ikasleek CVa aberasteaz gain, lan munduan hasteko aukera izaten dute.

Mugikortasuna aukeratzeko arrazoiak

Asko dira mugikortasuneko programa bat egiteko erabakia hartzeko arrazoiak, bai ikasketen kasuan, bai praktiketan:

  • Eskualdeko hizkuntzaren komunikazio-trebetasunak sendotu eta kultura artekotasunean sakontzea.
  • Gizarte trebetasunak sendotzea.
  • Deustuko Unibertsitatean jasotzen dituzun ikuspegiak ez bezalako ikuspegi osagarriak lortzea.
  • Nazioarteko ikuspegia izatea eta kultura eta hizkuntza askotako taldeetan lan egitea, funtsezkoak baitira etorkizuneko profesionalentzat.
  • Horrez gain, oso elementu positiboa eta bereizgarria da ikaslearen curriculum akademikorako.