Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Internacional

Deustu nazioartean

Deustuko Unibertsitateak konpromiso sendoa du aspalditik hezkuntzaren bikaintasunarekin eta nazioarteko lidergo maila esanguratsua lortzearekin. Erakundearen politikaren barruan Nazioarteko Sareak eta Proiektuak sortzen aritu da. Horrek erakundearen ospe eta ezagutza maila areagotu ditu; horrez gain, abantaila ugari jarri dizkio eskura, esperientziak partekatzeko eta ikerketan, irakaskuntzan eta kudeaketan sinergiak bilatzeko. Horrela, erraztu egin da ikasleen, irakasleen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen trukea; eta arindu egin da nazioarteko proiektuak abian jartzeko eta burutzeko lana.

AITZINDARIA NAZIOARTERATZEAN

Deustu laurogeita hamarreko hamarkadan hasi zen Erasmus Programan parte hartzen. Ekimen horri esker, graduko 400 ikasle mugitzen ditu Europar Batasunean batera eta bestera. Azken urteotan tradizio luzea duen programa horri beste batzuk ere bildu zaizkio eta ikasle kopurua nabarmen igo dute. Halaxe gertatu da Erasmus Mundus Programarekin, Europar Batasunak bertako graduondoko onenei ematen dien kalitateko zigilua duten programarekin. Deustuk 8 Erasmus Mundus Master ditu. Gaur egun, Deustuko ikasleen % 15 atzerrikoak dira.

Deustu partaide den nazioarteko programen artean, jarduerarik handiena duena azken urteotan ikasle eta herrialde kopuruari begiratuta, Erasmus Mundus kanpoko lankidetzako leihoak (EMECW) izenekoa izan da. Ekintza komunitarioko programa bat da eta beronen helburua goi hezkuntzako zentroen arteko lankidetza sustatzea da, baita EBko kide diren estatuetako eta beste herrialde batzuetako ikasle, ikertzaile eta irakasleen arteko trukea sustatzea ere. Europako ekimen hau ‘lote’ izeneko inguru geografikoen arabera antolatuta dago eta urteren batean Deustu izan da Leiho horiek onartutako proiektuetan parte hartzerik handiena izan duen Europako unibertsitatea.

2009-2013 bitartean, Deustuko Unibertsitateak 7. Loteari (Ukraina, Moldavia eta Bielorrusia) eta 18. Loteari (Argentina, Bolivia eta Perú) dagozkion bi partzuergoren koordinazioa hartu du bere gain, eta beste 10 lotetan hartzen du parte bazkide gisa: 5. lotean (Errusia), 8. lotean (Irak, Iran, Yemen), 9. lotean (Kazakhstan, Kirgizistan, Tajikistan, Uzbekistan, Turkmenistan), 11. lotea (Afganistan, Butan, Nepal, Pakistan, Bangladesh), 13. lotean (India), 14. lotean (Txina), 15. lotean (Brasil), 17. lotean (Brasil, Paraguai eta Uruguai), 19. lotean (Ekuador, Venezuela, Txile, Kuba), eta 20. lotean (Honduras, Guatemala, Nikaragua, El Salvador, Mexiko).

Mugikortasun handia duten beste programa batzuk UNESCO Katedrako Bekak (Latinoamerikako 40 irakaslek baino gehiagok egiten dute doktoregoa Deustun) eta CIDE Ikastaroak (Iparramerikako ikasle eta irakasleentzakoak eta 300 ikasle jasotzen dituztenak) dira.

Aurten Deustuko Unibertsitatera etorriko diren ikasleak, 400 ikasle baino gehiago lehenengo seihilekoan eta bigarren seihilekoan etorriko direnak, herrialde hauetakoak dira: Albania, Alemania, Armenia, Argentina, Australia, Austria, Bahrein, Bangladesh, Belgika, Bielorrusia, Brasil, Bulgaria, Kamerun, Kanada, Txile, Txina, Kolonbia, Kuba, Danimarka, Egipto, Arabiar Emirerri Batuak, Ekuador, Eritrea, Eslovakia, Espainia, Ameriketako Estatu Batuak, Etiopia, Filipinak, Finlandia, Frantzia, Grezia, Holanda, Hungaria, India, Indonesia, Irak, Iran, Irlanda, Italia, Jamaika, Kazakhstan, Kuwait, Kirgizistan, Letonia, Lituania, Mexiko, Moldavia, Mongolia, Nikaragua, Oman, Herbehereak, Pakistan, Panama, Paraguai, Peru, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Errusia, Serbia, Sri Lanka, Sudan, Suedia, Tajikistan, Turkia, Ukraina, Uganda, Venezuela, Vietnam, Yemen eta Zambia

 

tabla
Nazioarteko Harremanetarako Errektoreordetza E-mail: vicerrector.relint@deusto.es
Telefonoa: +34-94-413-9060

Errektoreordea: Álvaro de la Rica Aspiunza

Nazioarteko Harremanetako bulegoa E-mail: relint@deusto.es
Telefonoa: +34-94-413-9288
Out Going mugikortasun arloa
Koordinatzailea:
Itziar de la Fuente Ayus

Ainhoa Jorquera Cascón
María López Moreno

In-Coming mugikortasun arloa
Koordinatzailea:
Elena Linares Bandrés

Laura Lanero Mayo
Dorota Malecka-Ortiz de Zárate

Nazioarteko Harremanetako proiektuak E-mail: ema2@deusto.es
Telefonoa: +34-94-94-413-9408

Koordinatzailea: Olga Benítez Rodríguez

Nerea Achútegui Rodríguez
Paula Baranguán González
Judit Cano Corbella
Eider Inunciaga Serna
Ana Mariscal Mozo de Rosales
Idoia Olalde Gancedo
Olatz Renteria Arrieta

Nazioarteko sareak Telefonoa: +34-94-413-0000

Koordinatzailea: Almudena Garrido Díez

Sonia de Pablo Sendin

Deusto International Tuning Academy E-mail: sara.goitia@deusto.es
Telefonoa: +34-94-413-9467

Zuzendaria: Pablo Beneitone

Ivan Dyukarev
Sara Goitia Ubierna
Margarethe Macke
María Ortiz-Coronado López
Maria Yarosh

 

Zer egiten dugun

Nazioarteko Harremanetako Errektoreordetzako Unitate eta Arloak arduratzen dira Deustuko Unibertsitateko nazioarteratzeko politika gauzatzeaz.

ZEREGINAK HAUEXEK DIRA:

  • Ikasleen eta irakasleen mugikortasuna kudeatzea: bai mugikortasuneko programetan (Erasmus, Erasmus Mundus External Cooperation Window, etab.) bai nazioarteko beken bidez (Marie Curie, SYLFF, Erasmus Mundus, etab.).
  • Nazioarteko proiektuak planifikatzea, eskatzea eta kudeatzea.
  • Goi mailako hezkuntzako erakundeen arteko lankidetzako esparruak sortzea eta indartzea, lankidetza hitzarmenak eta nazioarteko akordioak sinatuz.
  • Nazioarteko proiektuetatik eta sareetatik sortutako argitalpenak zabaltzeko egitura sortzea eta sustatzea.