Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Zabalkundea eta transferentzia

null

Gizarte bidezkoago eta askotarikoetarantz

Deustuko Unibertsitatean pentsatzen dugu gizartean eragina duen ikerketa dela gizarte bidezkoago eta askotarikoagoetara aldatzeko prozesuetan laguntzen duena, garapena eta gizarte ongizate inklusiboak lehenesten dituena. Hala, Deustuko ikerketak mundu akademikotik harantzagoko eragina lortu nahi du, egungo gizartea aldatzea azpimarratuko duena.

“Ikerketaren gizarte eragina” Plan Gidaria

Deusto 2018 Proiektu Estrategikoaren barruan, “Ikerketaren gizarte eragina" Plan Gidariak Deustuko ikerketaren gizarte eragina sustatzeko eta zabaltzeko funtsezko gakoak eratzen ditu.

Plana helburu hirukoitz baten inguruan dago antolaturik:

Unibertsitateko ikerketa proiektuen gizarte eragina formulatzea eta neurtzea, berez, unibertsitateek, eragin akademikoko indizeak neurtzeaz gain, egiten den ikerketaren gizarte eraginaren berri eman behar dutelako.

Gizarte eragin handiko ikerketa proiektuak laguntzen dituzten ekimenak garatzea. Ekimen horien helburua da Deustuko ikerketaren aldaketa agerian jartzea.

Deustuko ikerketaren gizarte eraginaren kanpoko zabalkundea hobetzea. Ikerketak, ikastaroak eta ekimenak burutu dira, Deustu gizarte eragileekin lotuko duten proiektuak babesteko; horrez gain, ikerketa sariek eta deialdiek ere gizarte eraginaren berri ematea eskatzen dute. Era berean, ekainean baterako adierazpena sinatu zuten Deustuk, Confebaskek eta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordetzak, Unibertsitateko ikerketaren gizarte eragina sustatzeko.