Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Oferta científica - Catálogo

Eskaintza Zientifikoaren Katalogoa

Eskaintza Zientifikoaren Katalogo hau Deustuko Unibertsitatearen helburu garrantzitsuenetako bat betetzeko argitaratzen da, alegia, zientzia eta teknologiaren sorkuntza, garapena eta transmisioa gizartearen zerbitzura jartzeko, bere fakultate, eskola eta institutuen bidez, eta Deustu Fundazioaren bitartez.

Katalogo honetan 40 ikertalde eta 85 ikerrildo agertzen dira, denak gizartearentzat interesekoak diren askotariko gaietan espezializatuak eta eskaintza zabala dakartenak: ikerketa aplikatua, aholkularitza, laguntza teknikoa eta jakintzaren sorkuntzari lotutako bestelako jarduera batzuk.

Ikerketa proiektuak

Ikertaldeek 1.300 ikerketa proiektu baino gehiago burutu dituzte orain arte. Gizartearentzako ekarpena hainbat erakunderekin izandako parte-hartze eta gauzatu da; aipagarriak dira besteak beste:

lankidetzetan

 Comisión Europea   Bilbao Metrópoli 30 
 Iberdrola   Osakidetza
 Gobierno Vasco   Federación Cooperativas de Euskadi
 Eusko Ikaskuntza   Editoriales
 Real Academia Española   Real Academia Vasca
 Federación Cooperativas de Euskadi    Idom
 Fundación BBVA    MEC
 BBK   Robotiker
 Caja Laboral Popular   Azertia
 EITB   Gaia
 Once   Emakunde


 

Argitalpenak

Egitasmo horiez gain, talde hauek ekoizpen ugaria izan dute:
 

  • 1.400 liburu
  • 1.800 liburu atal
  • 2.800 artikulu zientzia aldizkarietan
  • 3.500 ponentzia biltzar edo bilera zientifikoetan
  • 247 tesi


Zinez nahi dugu katalogo hau unibertsitatearen eta gizartearen eta enpresen artean hain beharrezkoak diren harremanak sendotzeko tresna eraginkorra izan dadin eta zientziaren aurrerakuntza gizartearen aurrerakuntza bilakatzeko lagungarri izan dadin.