Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Estatu mailako proiektu lehiakorrak

Estatuko edo eskualdeko funtsekin ordaindutako proiektuen zerrenda hau ez da osoa.

GIZARTE ETA GIZA ZIENTZIAK

Regional Manifestos Project: Innovando para el análisis de contenido de programas y redes sociales

  • IKERTZAILE NAGUSIA: Gómez Fortes, Braulio
  • ERAKUNDEA: Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren 2015eko ERRONKAK
  • ESTEKA: http://www.regionalmanifestosproject.com/ingles/home1
  • LABURPENA: Hauteskunde programen eduki politikoaren analisi automatizatua eta alderdien eta hautagaien diskurtsoaren edukia gizarte sareetan aztertzeko tresna berrien moldakortasunaren analisia. Hartara, baliagarriago eta zorrotzago egin nahi da Regional Manifestos Project delakoa, ikuspegi deszentralizatua eta datu politikoak lurraldeka banantzeko apustua alde batera utzi gabe.

Impacto de la crisis en el modelo de bienestar social. Vulnerabilidad social y marcos alternativos

  • IKERTZAILE NAGUSIA: Silvestre Cabrera, María
  • ERAKUNDEA: EKONOMIA ETA LEHIAKORTASUN MINISTERIOA. Gizartearen erronketara bideratutako ikerketa, garapen eta berrikuntzako estatuko programa.
  • LABURPENA: VULNERA proiektuaren helburua da zerbitzu eta prestazio sozialen kudeaketa publiko eta pribaturako eredu alternatiboak ematea, balioespen eta pertzepzio sozialaren analisitik, erresilientziako faktoreak antzematetik eta beharrezko gaitasun profesionalen formulaziotik abiatuta.

 

ZUZENBIDEA

Ciudades Amigables para Todos: Ciencia ciudadana para el análisis de la accesibilidad urbana

  • IKERTZAILE NAGUSIA: Mugarra Elorriaga, Aitziber
  • ERAKUNDEA: Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa
  • ESTEKA: http://energia.deusto.es/projects/info/ciudades/
  • LABURPENA: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleek haien herri inguruko irisgarritasun txostenak sortzen parte hartzeko herritartasun zientziako proiektu bat da “Hiri lagunkoiak guztiontzat”. Horretarako, DBHko ikasleen, desgaitasunak dituzten pertsonen eta haien elkarteetako profesionalen, irakasle eta ikertzaileen, eta udal administrazioko ordezkarien arteko elkarlanerako espazio bat sortuko da. Protagonismo zientifikoa DBHko ikasleek izango dute; gainerako eragileak laguntzaileak izango dira ekintza zientifikoan. Azken helburua da DBHko ikasleek proiektu zientifiko bateko fase guztiak betetzea, hiri irisgarritasunari buruzko kontzientzia zibikoa indartzeko.

Las mutaciones de la constitución económica de la Unión Europea

  • IKERTZAILE NAGUSIA: Gordillo Pérez, Luis Ignacio
  • ERAKUNDEA: Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa-ERRONKAK / BIKAINTASUNA
  • ESTEKA: http://www.cepc.gob.es/publicaciones/revistasrevistaselectronicas?IDR=6&IDN=1296&IDA=36449
  • LABURPENA: Proiektuak helburu hauek iritsi nahi ditu:
    • Egungo Europar Konstituzio Ekonomikoaren garapena eta edukia aztertzea.
    • Konstituzio ekonomikoa EBren Justizia Auzitegian ebatzi daitekeen aztertzea, ordenamenduen arteko ezegonkortasuna dagoen honetan.

 

INGENIARITZA

H2-HLA, Herramienta para el tipado de alta resolución y de alta capacidad de antígenos HLA

  • IKERTZAILE NAGUSIA: Santos Grueiro, Igor
  • ERAKUNDEA: Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa-ERRONKAK / BIKAINTASUNA
  • LABURPENA: Bereizmen altuko, ahalmen altuko tipajerako eta antigenoen histokonpatibilitaterako edo HLArako (Histocompatibility Leukocyte Antigens) analisi bakar batean egiteko ikuspegi berriak aurkitu nahi ditu proiektuak .
    Produktu berri horren aplikazio nagusia izango da emaileen eta jasotzaileen tipajea egitea, aitzindari hematopoietikoen (eta beste ehun edo organo solido batzuen) transplanteetan konpatibilitate mailarik altuena bermatzeko.

eDeliverTIC

  • IKERTZAILE NAGUSIA: Angulo Martínez, Ignacio
  • ERAKUNDEA: Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa-ERRONKAK / BIKAINTASUNA
  • ESTEKA: http://www.edelivertic.es/?pagerd_wef9p
  • LABURPENA: Proiektu honen azken helburua da informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan oinarritutako e-commerce delakoak eragindako salgaien azken miliako banaketari lotutako arazoari irtenbidea ematea. Hartara, merkataritza elektronikoak ingurumenean eragindako eragina minimizatu egingo litzateke eta, aldi berean, sustatu egingo litzateke merkataritza digitalaren garapena eta lineako zerbitzuak hornitzea.

Proiektu honek lineako plataforma logistiko bat garatzea proposatzen du, hornidura katean zehar sortutako informazioa jasotzeko gai izango dena, eta produktuak entregatzeko zerbitzuak malgutzeko eta optimizatzeko zerbitzu gisa aurkeztu eta txertatuko dena, horretan dauden eragile guztien eskakizunak betetzeko.

 

 

PSIKOLOGIA ETA HEZKUNTZA

Estudio de Normalización y Estandarización de Instrumentos Neuropsicológicos en Personas Sanas

  • IKERTZAILE NAGUSIA: Peña Lasa, Javier
  • ERAKUNDEA: E.J. / OINARRIZKOA ETA APLIKATUA
  • ESTEKA: http://www.revneurol.com/sec/resumen.php?id=2014481
  • LABURPENA: 19 tresna neuropsikologiko baliozkotzea, 18 eta 95 urte bitarteko, hainbat esparru geografiko eta kulturaletako ordezkarien talde guztien kontrolerako.
    Baremo normatiboak argitaratzea gaztelaniaz eta elkarte zientifiko eta profesionalaren esku jartzea.
    Hopkins Verbal Learning Test eta Brief Visuoespatial Memory Test tresnetarako bertsio paraleloak egitea, luzetarako jarraipenen test-birtest ebaluazioa fidagarritasunez egin ahal izateko.
    Test neuropsikologikoetan puntuazio desberdina izatea eguneroko bizitzako jardueretako funtzionamendu mailarekin lotuko da era esanguratsuan.

Prevención de depresión y conducta agresiva en infancia y adolescencia mediante una intervención basada en teorías implícitas de la personalidad.

  • IKERTZAILE NAGUSIA: Calvete Zumalde, Esther
  • ERAKUNDEA: Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa
  • LABURPENA:
    • Bitarteko mekanismoak identifikatzea, ITIPrako, depresioan eta jokabide erasokorrean. Bitarteko mekanismo horietan jasoko dira ahultasun kognitiboak eta aldaketa biologikoak (kortisola, testosterona eta DHEA listuan).
    • ITIParen eraginak moteltzekoak identifikatu: adina, indarkeria ikusi izana, familiako esperientzia goiztiarrak, tenperamendua eta generoa.
    • Eredu transakzional bat aplikatzea ikerketari, ITIPak arrisku faktoreen, inguruko estres eragileen, ahultasun kognitiboen eta depresio eta jokabide erasokorren sintomen luzetarako elkarrekiko ibilbideak aldatzen dituen zehazteko.
    • ITIParen eraginak esperimentazio bidez ebaluatzea, ikuspegi biopsikosozialetik.

 

DEUSTO BUSINESS SCHOOL

VRI – Transformación económica en distintas regiones

Proiektuak laguntuko du ulertzen zer paper duten berrikuntza politikek birsorkuntza ekonomikoan eta tresna politikoak zelan egokitu diren toki desberdinetara, lurralde bakoitzak zituen erronkei aurre egiteko.

 


Nanotransfer

  • IKERTZAILE NAGUSIA: Henar Alcalde
  • ERAKUNDEA: Tecnalia, SPRI-Eusko Jaurlaritza, CIC nanoGUNE, EHU, Deusto Business School eta Orkestra.
  • ESTEKA: http://www.orkestra.deusto.es
  • LABURPENA: NANOTRANSFERek zenbait alderdiren inguruan sakondu eta erantzunak eman nahi ditu ikerketak, nanozientzia eta nanoteknologien transferentzia errazten duten elementuak eta oztopoak jartzen dizkietenak identifikatzeko hainbat ikuspuntutatik (ezagutza sortzea, transferentziako mekanismoak, ezagutza hori xurgatzen laguntzen duten edo oztopatzen duten faktoreak enpresa erakundearen ikuspuntutik). Soluzioak ematen saiatuko da, jakintzaren transferentzia hobetzeko jakintza sortzen, bereziki enpresa arloan.