Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Oportunidades para investigar en Deusto

Ikerketak hazkunde esanguratsua izan du Deustun azken hamarkadetan, bikaintasunerako bidean jarraituz, eta nazioarteko proiektu eta sareetan gero eta gehiago parte hartu du. 30 proiektu baino gehiago ditu aribidean 7. programa markoan (7PM) eta Horizon 2020an (H2020).

Hazkunde garrantzitsu horrek Deustuko Unibertsitatearen 2015-2018 Plan Estrategikoaren laguntza izan du. Ikuspegi estrategiko berria eman dio ikertaldeek garatutako bikaintasunari begira eta hiru arlo azpimarratu ditu: nazioartekotzea, sektoreen arteko lana eta diziplina artekotasuna.

Ikuspegi hori lortu ahal izan da profesional talde sendoa eta ibilbide sendo eta esperientziadun ikertzaile talde bati esker, bikaintasuneko 22 ikertalderen, 5 plataformaren eta diziplina arteko 4 arloren inguruan. Oro har, ikerketako ekosistema malgua eskaintzen du DEUSTUk, nazioarteko eta sektoreen arteko lankidetza sustatzen duena; eta ideien arteko trukea eta tokiko arazoei eta arazo globalei ekiteko bidea errazten die gure ikertzaileei, diziplina arteko ikuspegitik. Gure prestakuntza osatzen duen inguru dinamikoa da, eta doktoregoko gure 7 programetarako ikerrarlo aukera zabala eskaintzen duena. Horren barruan dago MSCA COFUND (Deusto International Research School – DIRS) dirulaguntza, baita graduondoko beste hainbat jarduera ere.

Deustuk konpromiso sendoa du doktorego aurreko eta ondorengo ikertzaileen garapen profesionalarekin (Deusto 2018 Plan Estrategikoa). Horregatik ikerketarako postuak eskaintzen ditu, ikertzaileei gaitasunak garatzeko eta prestatzeko baliabideak eskura jarririk.

DEUSTUk Ikertzaileen Europako Gutuna eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodea berretsita ditu, eta nazionalitate guztietako ikertzaileak hartzen ditu; eta bermatu egiten du genero, adin, etnia, jatorri, gizarte maila, erlijio edo sineste, sexu orientazio, hizkuntza, desgaitasun, iritzi politiko, gizarte edo ekonomia baldintzengatik ez baztertzea.