Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ikerketaren zerbitzuak


 

Deusto International Research School funtsezko elementua da Deustuko Unibertsitatearen ikerketako estrategiaren barruan. Xedeak bi dira: ikertzaile berriak prestatzea eta ikertzaile guztien gaitasunak hobetzea.

Deusto International Research School-en helbururik nagusienetariko bat da prestatzen ari diren ikertzaileen hezkuntza akademikoaren kalitatea hobetzea.

Deusto International Research School arduratzen da Deustuko Unibertsitateko doktoregoko programak antolatzeaz, baita ikertzaileentzako prestakuntzako jarduerak koordinatzeaz ere.

DIRSek esparru orokor bat ezarri du doktoregoko programetarako, kalitate akademikoa ziurtatzeko eta doktoregaiek ikerketako gaitasunak garatu ditzaten pixkanaka, ikertalde baten barruan txertaturik, ikerlanak burutzen dituzten bitartean.

Programetan garatzen diren jarduera asko zeharkakoak eta diziplina artekoak dira. Horri nazioarteko izaera nabarmen azpimarratzen badiogu, ikasleei esperientzia aberasgarria eskaintzen zaie, ikuspegia zabaldu eta elkarlana sustatzera bideratua.

DIRSek kalitaterik goreneko estandarrak ezarri ditu: helburuak, oinarrizko arauak eta bikaintasuneko gidak, baita doktoregoko programetarako praktikarik onenak.

DIRSeko ikertzaileek inguru zientifiko bikaina izango dute, euren potentzial guztia garatzeko eta helburu akademikoak lortzeko. Horretarako, unibertsitateko ikerketa proiektuetan sartuta egongo dira eta zabalkundeko proiektu eta jardueretan parte hartzeko aukera izango dute.

Aldi berean, ikertzaileentzako prestakuntza taldeak mantentzen ditu eta berariazko gaitasunak edo gaitasun orokorrak sendotzeko ekimenak sustatzen ditu, horietan doktoregaiek eta ikertzaile trebatuek batera parte hartzen dutelarik.

DIRSek doktoregaiei laguntzeko programa bat du, prestakuntzako ikertzaile kontratuak dituena, nazioarteko egotaldiak eta biltzarretako aurkezpenak babesteko.

Doktoregoko programak:

  • Enpresa eta lurralde lehiakortasuna, berrikuntza eta jasangarritasuna
  • Ekonomia eta enpresa zuzenbidea
  • Giza eskubideak: erronka etikoak, sozialak eta politikoak
  • Hezkuntza
  • Informazioaren gizarterako eta garapen jasangarrirako ingeniaritza
  • Aisia, kultura eta komunikazioa giza garapenerako
  • Psikologia

Website: www.research-school.deusto.es