Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ikerketaren zerbitzuak

Ikerketa kudeatzeko unitateak, Ikerketaren Emaitzak Transferitzeko Bulegoan/DEIKERen sartuta dagoenak, zeregin nagusi bat du: I+G+b-ko programa propioen goitik beherako kudeaketa administratiboa egitea, baita gure unibertsitateko ikertzaileentzat interesgarri izan daitezkeen kanpoko eta barneko deialdi guztien zabalkundea, babesa eta jarraipena egitea ere.

Ikerketaren Emaitzak Transferitzeko Bulegoa/DEIKER-en funtzionamenduaren barruko organigraman, unitate horrek honako ardura hartzen du: ikertzaileei erraztasunak ematea eta babestea, ikerketa proiektu bat burutzeak dakartzan kudeaketako zeregin guztietan.

Helburuen artean, honakoak ditu:

  • Ikerketa proiektuen eta hitzarmenen aurkezpen, kudeaketa ekonomiko eta administratibo eta justifikazio tekniko eta ekonomikoan laguntzea, baita beka eta bestelako laguntza publiko eta pribatuetan ere.
  • Informazio sistemak ezartzea, ikerketa proiektuen kudeaketa gardena eta zorrotza egiteko.
  • Ikerketa proiektuak sustatzeko deialdien sustatzaile diren administrazio nazional, autonomiko eta herrietakoaren eta ikertzaileen arteko harremanak zentralizatzea.
  • Ikerketa sustatu eta bultzatuko duten barne-deialdiak kudeatzea.

Helburu horiek honako funtzioetan zehazten dira:

  • Zabaldu: Deialdiak aurkitu, DUko ikerketa diruz laguntzeko eta bertako ikertzaileen artean zabaltzeko.
  • Kudeatu: Barne eta kanpoko deialdietarako eskaerak kudeatu.
  • Kontrolatu: Proiektuaren jarraipena, bideragarritasun planak, ordainketak, etab.
  • Aholkularitza eman: Laguntza eman proiektuaren garapenean, proiektuaren aldaketak kudeatu, etab.
  • Justifikatu: Justifikazioak, alegazioak eta gainerako administrazioko izapideak prestatu.
  • Ebaluatu: Aurkeztutako proiektuen informazioa bildu eta barne eta kanpoko estatistikak elikatu.

Unitateak kudeatu beharreko barruko eta kanpoko programen artean, bideratuak daude, besteak beste.

  • Oinarrizko ikerketako eta ikerketa aplikatuko proiektuak burutzea.
  • Jarduera zientifiko jakin batzuk egitea: bertoko eta atzerriko biltzarretara eta bilera zientifikoetara joatea eta ekitaldi horiek antolatzea.
  • Azpiegitura zientifikoa hobetzea.
  • Ekoizpen zientifiko bikaina sustatzea.
  • Ikertzaileak prestatzea.
  • Ikertaldeen funtzionamendua.
  • Ikasleak ikerketan has daitezen sustatzea.