Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Servicios de apoyo a la investigación

Investigación nacional - Deiker

Deustuko Unibertsitateko Ikerketaren Emaitzak Transferitzeko Bulegoa Ikerketa, Berrikuntza eta Transferentziako Errektoreordetzaren menpeko bulego bat da, ikerketa erakartzeaz, sustatzeaz, kudeaketaz, Ikerketaren kudeaketaz eta horien emaitzez arduratzen dena.

Ikerketaren Emaitzak Transferitzeko Bulegoan/DEIKERen inguruan antolatzen dira ikertzaileen, unibertsitatearen eta ikerketa proiektuen sustatzaile publiko eta pribatuen arteko harremanak.

Gure helburua da gure Unibertsitateko ikertzaileei babesa eta erraztasunak ematea proiektuak burutzeari lotuta dauden erakartze, sustapen, kudeaketa eta transferentziako zeregin guztietan, ikertzaileen prestakuntzan, eta ikertzaileak eta baliabide materialak eskura jartzean, horrela gure unibertsitatearen I+G+b-ko esparruan duen ahalmena sendotzeko.

Helburuak:

  • Ikerketa proiektuen erakarpena bultzatzea eta laguntzea.
  • Ikerketa proiektuen eta hitzarmenen kudeaketan eta ikerketa proiektuen eta hitzarmenen justifikazioan laguntzea, baita beka eta bestelako laguntza publiko eta pribatuetan ere.
  • Informazio sistemak ezartzea, ikerketa proiektuen kudeaketa gardena eta zorrotza egiteko.
  • Proiektuen aurrekontuen kudeaketa ekonomikoan eta administrazioko izapidetze guztian aholku ematea ikertzaileei.
  • Aitortutako ikerrildo eta ikertaldeak sustatzea, dinamizatzea eta kudeatzea.
  • Ikerketako baliabideak eta azpiegiturak kudeatzea.
  • Aplikatutako ikerketako baliabideen analisia eta jarraipena egitea.
  • Ikerketaren emaitzen transferentzia egitea Deustuko Unibertsitatean.

Unitateak kudeatu beharreko barruko eta kanpoko programen artean, honetara bideratuak daude, besteak beste:

  • Ikertzaileak prestatzera.
  • Jarduera zientifiko jakinak egitera: mugikortasuna, biltzar eta bileren antolaketa, argitalpen zientifikoak, etab.
  • I+G+b-ko proiektuak burutzera.
  • Ikertaldeen funtzionamendura.
  • Azpiegitura zientifikora.
  • I+G+b-ko giza baliabideak sartzera.
  • Ekoizpen zientifiko bikaina sustatzera.