Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ikerketaren zerbitzuak

Ikerketa eta Transferentziako Errektoreordetzak bi unitate espezializatu ditu ikerketaren kudeaketan laguntzeko.

Proiektu nazionalen eta ikerketaren emaitzen transferentziako bulegoa (OTRI-DEIKER) ikertaldeei eta ikertzaileei tokiko, eskualdeko eta estatuko deialdien proiektuak eta proposamenak identifikatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen da. Horrez gain, transferentziako lana izaten du ardatz eta laguntza eskaintzen du jabetza intelektual eta patenteen erregistroan, baita enpresekin hitzartutako proiektuekin ere.

Nazioarteko Ikerketa Proiektuen Bulegoa DEUSTUko ikertaldeen eta ikertzaileen nazioarteratzean oso espezializatuta dago. Nazioarteko sare eta foroetan erakunde mailako harremanak mantentzeaz arduratzen da. Loturak ezarri eta lankidetzak sustatzen ditu diziplinen artean eta eragileekin (stakeholder-ak) jakintza lerrokatzeko eta bikaintasuneko proiektu eta ekimenetan unibertsitatearen kokapena hobetzeko.

Ikerketako eta Transferentziako Errektoreordetzak aldian-aldian biltzen du Ikerketa Batzordea, ikerketako Plan Estrategikoaren aurrerapenei jarraipena egiteko. Batzorde horretako kide dira fakultateetako ikerketako dekanordeak, Nazioarteko Doktorego Eskolako (DIRS) zuzendaria, Nazioarteko Ikerketa Proiektuen Bulegoko (IRPO) zuzendaria eta Proiektu nazional eta transferentziako Bulegoko zuzendaria (OTRI-Deiker).