Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nuestra red

Deustu jabetzen da ikerketaren garrantziaz, ekonomia, gizarte eta politika arloen garapenean duen paperaz. Hori dela eta, Europa mailako hainbat saretan parte hartzen du, Association of Higher Education Institutions edo European Association of Research and Technological Organisations izenekoetan, besteak beste. Harreman sendoak ditu enpresa, ETE, eskualdeko erakunde, arduradun politiko eta gizarte mailako erakundeekin, 130 urteko historian egin duen lan sendoaren erakusgarri. Nazioarteratzearen aldeko apustuak sendotu egin ditu lankidetzako akordioak nazioarteko ikertalde-sare zabalarekin.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerio espainiarrak aitortu du barne eta kanpo lankidetzarako gaitasun hori eta Bikaintasun Campus izendatu du Deustu Aristos Campus Mundusen bitartez. Aitorpen horrek erakusten du gure Unibertsitatearen lankidetzarako eta elkarlanerako bokazioa. Izan ere, 400 lankidetza hitzarmen sinatu ditu nazioarteko unibertsitate eta ikerketa zentroekin eta hainbat saretako kide da: AUSJAL, ENCATC, IMISCOE, Humanitarian Net edo UNESCO bezalako sareetakoa.

Gainera, Deustuk badaki zelako garrantzia duen gizarte eraginak ikerketan eta sustatu egiten du AESIS, RISE edo ECREA bezalako sareetako lana, berrikuntza arduratsu eta jasangarriaren alde lan eginez. CIRIEC edo Business Science bezalako sareen bidez zuzentzen ditu baterako ekarpenak eta, enplegurako zelako erronka den konturatuta, aktiboki parte hartzen du Erasmusen GaragErasmus ikasle ohien elkartean.

Deustuko Unibertsitateak konpromisoa izan du hasieratik ikerketan bikaintasuna sustatzearekin eta nazioarteko talentua erakartzearekin, eta estatu eta nazioarte mailako erreferente bihurtu da Marie SKlodowska Curie Programme delakoan DIRS- COFUND proiektuarekin eta Europa mailako sare ugari koordinatzen (ITNak), Europako ikerketako 5. programa markotik aurrera.