Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Deusto Research-i buruz

Deustun ikerketak hazkunde esanguratsua izan du azken hamarkadetan, ekoizpen zientifikoa areagotzearen eta nazioarteko proiektu eta sareetan parte hartzearen bidez, bikaintasunerako bidean aurrerapausoak emateko.

Ikuspegi hori lortu ahal izan da profesional talde sendoa eta ibilbide sendo eta esperientziadun ikertzaile talde bati esker, bikaintasuneko 9 diziplina arteko arlo eta 24 ikertalderen inguruan.

DEUSTUko diziplina arteko ikerketako arloak gai hauen inguruan daude antolatuta:
Diziplina arteko 5 plataforma daude: Justizia Soziala eta Inklusioa, Zahartzea eta Ongizatea, Industriak eta Hiri Sortzaileak (B creative), Generoa, Partaidetza Sustatzea, eta lurraldeko 4 lehentasunak RSI3 estrategiaren arabera: Energia, Osasuna, Lurraldea eta 4.0 Industria (Manufaktura aurreratua).

DEUSTUko Plan Estrategikoak aitortzen du erronka globalek irtenbide globalak eskatzen dituztela. Ikerketa DEUSTUn:

  • Bikaintasun zientifikoa eta beste sektore batzuekiko lankidetza praktikoa bateratzen ditu eta sektoreen arteko sinergia iturriak sortzen ditu. Eta era askotako eragile sozioekonomiko ak egiten ditu partide. Horrek ikuspegi aproposa ematen die gure ikertzaileei, gizartearen arazoei oinarritik bertatik aurre egiteko.
  • Egiazko bizitzarako konponbideak elkarrekin sortzea sustatzen du, ikerketaren diseinutik hasi eta praktikan jartzera, jakintzaren transferentzia erraztuz, emaitzak aprobetxatuz, eta gure ikerketaren gizarte mailako eragina maximizatuz.


Prestatzen ari diren ikertzaileei DEUSTUk ikerketako ekosistema malgua eskaintzen die, nazioarteko eta sektoreen arteko lankidetza sustatzen duena; eta ideien arteko trukea eta tokiko arazoei eta arazo globalei ekiteko bidea errazten die, diziplina arteko ikuspegitik.

Doktoregoko gure 7 programetarako ikerrarlo aukera zabala eskaintzen duen ingurua da. Inguru horren barruan dago MSCA COFUND (Deusto International Research School – DIRS) dirulaguntza, baita graduondoko beste hainbat jarduera ere.

Ikertzaileen esperientzia hobetzen du, esparru akademikotik harantzago doazen lankidetza aukerekin, gaitasunen garapena maximizatuz.