Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Sarrera prozesua

Noiz aurkeztu behar dut sarrera eskaera

Sarrera eskaera 2017ko urtarrileren 16tik maiatzaren 31ra aurkeztu daiteke. 

Abokatutzan Sartzeko Unibertsitate Masterrerako eta baterako programazioetarako, sarrera epea, 2017ko urtarrilaren 16tik apirilaren 28rarte da. (EPEA ITXITA DAGO)

Ikastetxeen Zuzendaritza eta Kudeaketako Unibertsitate Masterrerako, epea urtarrilaren 16tik abenduaren 15erarte da.

Erasmus Mundus programek eta zenbait berezko tituluk egutegi berezia daukate beraz programa bakoitzaren edukian kontsultatu behar da sarrera epea. 

Ez ohiko epea automatikoki ekainan irekiko da lekua duten tituluetan. 

Ze dokumentazio aurkeztu behar dut

Eskaera izapidetzeko, agiri hauek izan beharko ditu erantsita:

1. Onarpen inprimakiak

Sarrera inprimakiak - 2017/18 Ikasturtea

Sarrera eskaera egiteko argibideak - 2017/18 Ikasturtea

Oharra: Sarrera-eskaerak ez du baliorik izango, ikaslegaiaren sinadura originala ez badu.

2. NANa. Indarrean egon behar du. Fotokopia.
Pasaportea, atzerritarra izanez gero bakarrik (EBko herrialdeetako herritarrentzat identifikazio-zedulak ere balio du). Nortasun-agirian jaioteguna eta jaioterria azaltzen ez badira, horiek egiaztatzeko agiriren bat aurkeztu beharko duzu, informazio hori tituluan jasoko baita. 

3. Motibazio gutuna: bi orrialdeko (800 hitz gehienez) idazlana, ikasketak arrakastaz egiteko nolako gaitasunak dituzun eta etorkizunari begira nolako interes profesionala daukazun azalduz. .

4. Curriculum vitaea, eta bertan aipatutako merezimenduen egiaztagirien fotokopiak.

5. Ikasketan eskatutako atzerriko hizkuntza (edo/eta gaztelania) mailaren egiaztagiria, hala badagokio. Fotokopia.

6. Graduko, Lizentziaturako, Ingeniaritzako, Diplomaturako, Ingeniaritza Teknikoko edo pareko ikasketen espedientea. Fotokopia.
Ikasketa hauek Deustuko Unibertsitatean egin badituzu, ez duzu agiri hau aurkeztu behar.

7. Sarbiderako aukera ematen duen titulua erakunde atzerritar batek eman badu: Herrialde horretan titulu horrek Graduondoko ikasketak egiteko aukera ematen duela ziurtatzen duen agiria, horretarako eskumena duen erakunde edo organoak emana. Fotokopia.
 

ATZERRIKO TITULUA duten ikasleek

Atzerrian egindako agiriek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Ofizialak izan behar dute, agintari eskudunek eginak, herrialde horretako ordenamendu juridikoaren arabera.
  • Sarbidea ematen dizun titulua, matrikula egiterakoan aurkeztu beharko dena, diplomazia bidez edo Hagako Hitzarmeneko oharraren bidez legeztatuta egon behar da. Baldintza hori ez zaie eskatuko Europar Batasuneko kide diren edo horretatik salbuesten duten akordioen sinatzaile diren estatuetako agintariek egindako agiriei.
  • Gaztelaniazko, ingelesezko, frantsesezko edo italierazko itzulpen ofizialarekin aurkeztu behar dira, jatorrizkoak beste hizkuntza batean egonez gero
     

Atzerriko agiriak legeztatzeko instrukzioak


Gaztelaniadunak ez diren hautagai atzerritarrak

Gaztelaniadunak ez diren hautagai atzerritarrek gutxieneko gaztelania maila dutela erakutsi beharko dute. Zehazki, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europar Esparruari dagokion B2 maila egiaztatu beharko dute (eranskina ikusi), ziurtagiria ekarriz edo Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroak antolatutako proba gaindituz. Maila hori ez da beharrezkoa izango oso-osorik ingelesez eskaintzen diren ikasketetan

Non aurkeztu behar dut

Bilboko edo Donostiako Graduondoko Idazkaritza Orokorrean edota Gasteizeko Informazio Bulegoan.

Ordutegi horretatik kanpo etorriz gero, Informazio bulegoan utz dezakezu sarrera eskaera.