Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Informazio ekitaldiak

Urtean zehar, hainbat komunikazio ekintza antolatzen ditu Deustuko Unibertsitateak, Unibertsitateko graduondoen eskaintza ezagutu nahi dutenentzat.

Hainbat graduondo azoketan parte hartzen dugu, estatu mailan eta nazioartean ere, eta lurraldeko zenbait hiritan Graduondo Jardunaldiak antolatzen ditugu Deustuko Unibertsitateko master eskeintza aurkezteko. Banan banako informazioa nahi dutenentzat ere, aurrez aurreko elkarrizketak eskeintzen ditugu graduondoen arduradunekin.
 

 Jornada informativa de Postgrados

Informazio Jardunaldiak

Arratsalde batean zehar, Unibertsitateko fakultateetako ordezkariak Estatuko hainbat hiritara joaten dira graduondokoen eskaintzaren inguruko orientazioa eta bana-banako informazioa eskaintzera. Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruña dira bisitatzen ditugun hirietako batzuk. Adierazi joango zarela, jardunaldietara joateko asmorik baduzu.

Ferias Nacionales Postgrado

Graduondoko azokak

Deustuko Unibertsitateak Estatuko graduondoko ikasketetako azokarik garrantzizkoenetan parte hartzen du. Kontsultatu hirien egutegia eta eman izena interesatzen zaizkizunetan. Informazio zehatza jasoko duzu egiten ari zaren graduko ikasketen araberako graduondokoei buruz.

Ferias internacionales de postgrado

Nazioarteko azokak

Latinoamerikako graduondoko azoka batzuetan ere hartzen dugu parte, batez ere Kolonbian, Perun eta Mexikon. Hemen duzu herrialdeen, hirien eta daten zerrenda.

Entrevista personal postgrado

Aurrez aurreko elkarrizketak

Erabaki zaila da zein graduondoko egin aukeratzea, zein master egin dezakezun jakitea eta zein den egokiago ikustea zure lanbideko helburua kontuan hartuta. Hori dela eta, aurrez aurreko elkarrizketa bat eskatzea proposatzen dizugu, aukeratzen lagungarri izan dakizun. Telefonoz zein aurrez aurre egin daiteke campusean.. 

 

 

Zure zalantzak argitu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.