Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Droga-menpekotasunak eta Beste Adikzio Batzuk

Bilboko campusa | Unibertsitate masterrak

Esperientzia zabala

Masterra Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuaren prestakuntzaren barruan dago kokatuta. Institutuak 25 urte baino gehiagoko esperientzia du.

imagen

Logo de la Universidad de Deusto

Era askotako diziplinatako ikuspegia

"Maila profesionalean eta boluntario lanean, gizartean baztertuta dauden pertsonei (presoei, buruko osasun-arazoak dituztenei, etxegabetuei) lotuta lan egin dut, eta halakoetan, droga-menpekotasunak eta bestelako adikzioak beti izaten dira hurbil. Horrexegatik erabaki nuen Masterra egitea, besteak beste.

Deustuko Unibertsitatea aukeratu nuen, bertan Gizarte Hezkuntza ikasi nuenez, banekielako irakasleen kalitatea oso altua zela, oro har, ez bakarrik ezagutza mailan, baita transmititzen dituzten balio eta giza prestakuntzan ere. Ospe handiko unibertsitatea izateaz gain, bertan prestatzen diren profesionalak balioak dituzten pertsona zuzenak izan daitezen saiatzen da.

Masterrak droga-menpekotasunen eta adikzioen esparruko oso ikuspegi zabala ematen du; hori dela eta, era askotako diziplinatako pertsonek osa dezakete prestakuntza ikasketa hauekin. Gizarte esparruko prestakuntza dutenengandik hasi (Gizarte Hezkuntza, Gizarte Lana, Psikologia, etab.) eta lege edo osasun esparrukoak dituztenengana. Uste dut gauza bat baino ez dela behar: Masterrera sartzen diren profesionalek ikuspegi zabal izatea pertsonekiko eta gizarte arazoarekiko, enpatia izatea eta balio-judiziorik ez egitea."

María Lourdes Busteros, 2015eko promozioa