Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Tokia gordetzea

Titulazioetan eskainitako plaza-kopurua mugatua denez, tokia gordetzeko sistema ezarri du Deustuko Unibertsitateak. Ikasketa batzuetan aukerakoa da eta beste batzuetan, aldiz, derrigorrezkoa. Sistema horren bidez, DUko ikastegian onartzearen aldeko ebazpena jaso duzun ikasketak egiteko tokia izango duzula ziurtatzen zaizu, matrikula ofizialaren zati bat, 450 eurokoa, aurrerakin gisa ordainduz gero (matrikula ofiziala aurrerago egingo duzu, matrikulatzeko epean, horretarako baldintza guztiak betetzen badituzu).

Ikasketen eskaintzan, kontsultatu zein ikasketetan eskatzen den Tokia Gordetzea Onarpen Gutuna eskuratzeko. Zure eskaera onartzen denean, zehatz-mehatz azalduko dizugu zer egin behar duzun tokia gordetzeko.

Deustuko Unibertsitatera atxikitako zentroaren (BAM) kudeaketa ekonomikoa independentea da.

2017-2018 ikasturterako derrigorrezko toki gordetzea duten titulazioak

Bilboko campusa

Graduak

  • Zuzenbidea
  • Lan Harremanak
  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak
  • Gizarte Hezkuntza
  • Lehen Hezkuntza
  • Psikologia
  • Nazioarteko Harremanak
  • Filosofia, Politika eta Ekonomia

Programa bateratuak

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (EAZ) + Ingurune Digitalen Zuzendaritza
  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (EAZ) + Finantzetako Espezializazioa
  • EAZ + Industria Teknologien Ingeniaritza
  • EAZ + Zuzenbidea
  • Zuzenbidea + Ekonomia espezialitatea
  • Zuzenbidea + IKTen Zuzenbideko espezialitatea
  • Zuzenbidea + Lan Harremanak
  • Nazioarteko Harremanak + Zuzenbidea
  • Euskal Hizkuntza eta Kultura + Hizkuntza Modernoak: ingeles ikasketak
  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza
  • Gizarte Hezkuntza + Gizarte Lana

 

Donostiako campusa

Graduak

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza
  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + International Management Skills
  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Digital Business Skills
  • Lehen Hezkuntza 

Programa bateratuak

  • Lehen Hezkuntza + Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak
  • Gizarte Hezkuntza + Gizarte Lana
  • Zuzenbidea + Komunikazioa