Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

2018-2019 ikasturterako sarrera prozesua

2018-2019 ikasturterako Sarrera egutegia

Deustuko Unibertsitateak eskaintzen dituen graduko edozein ikasketatan sartzeko, ikasleak eskaera aurkeztu behar du eta sarrera-probak egin.

Jaitsi sarrera-eskaerako inprimakiak eta argibideak:

Sarrera-eskaera - 2018-2019 Graduak

 

Sarrera-eskaera - 2018-2019 Skills for International Lawyers

 

Sarrera-eskaerako argibideak - 2018-2019 Graduak

Begiratu webgune honetan ikasketa bakoitzean egin behar diren sarrera-proba bereziak zeintzuk diren.

Sarrera eskaera aurkezteko bi epe daude:

  • Sarrera-proben 1. deialdia:
    • Aurkezteko epea: 2018ko urtarrilaren 15etik otsailaren 28ra
    • Sarrera probak: martxoaren 9an Donostian eta Gasteizen(*) eta 10ean Bilbon
  • Sarrera-proben 2. deialdia:
    • Aurkezteko epea: 2018ko martxoaren 1etik maiatzaren 11ra
    • Sarrera probak: maiatzaren 18an Donostian eta Gasteizen(*) eta 19an Bilbon
  • Teologia Fakultateko ikasketak
    • Aurkezteko epea: 2018ko urtarrilaren 15etik maiatzaren 31 arte

Titulazioren batean lekua gelditzen bada, epe horiek luzatu egingo dira, bestela ez. Informazio hori Deustuko webean argitaratuko da (www.deusto.eus).

(*) Sarrera probak Gasteizen egiteko, Industria Digitaleko Gradua izan beharko du hautagaiak lehenengo aukeratuta.

Non aurkeztu behar da

Sarrera-eskaerak Unibertsitateko Idazkaritzara helarazi behar dira, edozein campusetara, bertara etorrita edo postaz bidalita. Gasteizko bulegoan ere aukeztu daiteke sarrera eskaera.

Ordutegi horretatik kanpo etorriz gero, Informazioan utz dezakezu Sarrera Eskaera.

Industria Digitaleko gradu dualaren sarrera eskaera Egibide-Deustoren Arriagako egoitzan (Gasteizen) ere eman ahal izango da.

Eskaera izapidetzea

Sarrera-eskaera jaso ondoren, hautagaiak mezu elektroniko bat jasoko du, izapidetzea berresteko. Horregatik, nahitaezkoa da eskaeran bertan helbide elektronikoa adieraztea.

Mezu horretan zure IIZ (Ikaslearen Identifikazio Zenbakia) bidaliko dizugu. Ongi gorde, etorkizunean, edozein kontsulta eta kudeaketa egiteko behar izango baituzu.

Ze dokumentazio aurkeztu behar dut

Sarrera inprimakiari gehitu beharreko dokumentazioa desberdina da sarrera modalitatearen arabera.

Garrantzitsua: sarrera-eskaerak ez du baliorik izango, ikaslearen sinadura orijinala ez badu, edo tutorearena, ikaslea adingabekoa izanez gero

OHARRA: Fotokopia arruntak onartzen dira eta eskatzailearen erantzukizuna da benetakoak izatea.

1. Batxilergotik datozen ikasleak (edo baliokidea atzerrian): 

1. NANa. Indarrean egon behar du. Fotokopia.
2. Pasaportea, atzerritarra izanez gero bakarrik (EBko herrialdeetako herritarrentzat identifikazio-zedulak ere balio du).

Ikasketetan lortutako kalifikazioen ziurtagiria:

  • DBHko 4. maila (edo baliokidea atzerrian),
  • Batxilergoko 1. eta 2. mailak (edo baliokidea atzerrian).
    Fotokopiak.

3. Hizkuntzen egiaztagiriak. Fotokopiak.
 

2. Goi mailako heziketa zikloetatik datozen ikasleak

1. NANa. Indarrean egon behar du. Fotokopia.
2. Pasaportea, atzerritarra izanez gero bakarrik (EBko herrialdeetako herritarrentzat identifikazio-zedulak ere balio du).

Ikasketetan lortutako kalifikazioen ziurtagiria:

  • Batxilergoko edo Erdi Mailako Heziketa Zikloko 2. maila,
  • Goi Mailako Heziketa Zikloko 1. eta 2. mailak.
    Fotokopiak.

3. Hizkuntzen egiaztagiriak. Fotokopiak. 

3. Espainiako unibertsitate-sistemako unibertsitate-ikasketa ofizialak egin dituzten ikasleak

3.1. Unibertsitate-ikasketa amaituak

  1. NANa. Indarrean egon behar du. Fotokopia. Pasaportea, atzerritarra izanez gero bakarrik (EBko herrialdeetako herritarrentzat identifikazio-zedulak ere balio du).
  2. Ikasketa-espediente pertsonala. Fotokopia.

3.2. Unibertsitate-ikasketa amaitu gabeak

  1. NANa. Indarrean egon behar du. Fotokopia.
    Pasaportea, atzerritarra izanez gero bakarrik (EBko herrialdeetako herritarrentzat identifikazio-zedulak ere balio du).
  2. Ikasketetan lortutako kalifikazioen ziurtagiria:
    1. DBHko 4. maila,
    2. Batxilergoko eta/edo Goi Mailako Heziketa Zikloko 1. maila edo baliokidea,
    3. Batxilergoko eta/edo Goi Mailako Heziketa Zikloko 2. maila edo baliokidea,
    4. Unibertsitateko ikasketetan eskabidea aurkeztu arte lortutako kalifikazioak.
      Fotokopiak.
  3. Hizkuntzen egiaztagiriak. Fotokopiak.

Deustuko Unibertsitatean lehenago matrikulatuta egon diren ikasleek Idazkaritza Orokorrera jo beharko dute. Bertan jakinaraziko zaie zein dokumentu ekarri behar duten, dagoeneko aurkeztutakoak aztertu ondoren.

4. Homologatu gabeko atzerriko unibertsitate-ikasketak dituzten eta irakasgaiak aitortzea eskatzen duten ikasleak

  1. NANa. Indarrean egon behar du. Fotokopia.
    Pasaportea, atzerritarra izanez gero bakarrik (EBko herrialdeetako herritarrentzat identifikazio-zedulak ere balio du).
  2. Ikasketak egin dituzun goi-mailako hezkuntzako erakundearen izaera ofiziala (publikoa edo pribatua) egiaztatzen duen agiria.
  3. Egindako ikasketen maila eta mota egiaztatzen dituen ziurtagiri ofiziala, honakoak azalduz:
    1. gainditutako gaiak edo irakasgaiak,
    2. zein motatakoak diren,
    3. lortutako kalifikazioak,
    4. ordu-kopurua eta
    5. kalifikazio-sistema, erabilitako baremoa azalduta.
  4. Titulu hori lortzeko egin beharreko ikasketa-plana edo gaien taula, jatorrizko ikastegiak emana eta zigilatua.
  5. Aitortzea nahi duzun jatorrizko irakasgai bakoitzaren programa (gainditu zenuen ikasturtekoa), jatorrizko ikastegiak zigilatuta, irakasgaiari lotutako gaitasunak, landutako edukiak, egindako jarduerak eta ECTS kreditu-kopurua zehaztuta.
  6. Ministerioari tituluaren homologazioa ez diozula eskatu eta unibertsitatean sartuz gero, eskatzeari uko egiten diozula adierazten duen zinpeko aitorpena. Atzerriko unibertsitateko titulua dutenek bakarrik (eskatu inprimakia Idazkaritza Orokorrean).
  7. Tituluaren homologazio-eskaerari Ministerioak emandako kontrako ebazpena. Fotokopia konpultsatua eta fotokopia eta jatorrizkoa egiaztatzeko.
    Atzerriko unibertsitateko titulua izanik, ebazpen hori jaso dutenek bakarrik.
  8. Hizkuntzen egiaztagiriak. Fotokopiak.

5. Adina eta lanbide- edo lan-esperientzia irizpidetzat hartzen dituzten unibertsitaterako sarrera-probak (25 urtetik gorakoentzakoak, lan-esperientzia egiaztatua duten 40 urtetik gorakoentzakoak eta 45 urtetik gorakoentzakoak)

  1. NANa. Indarrean egon behar du. Fotokopia.
    Pasaportea, atzerritarra izanez gero bakarrik (EBko herrialdeetako herritarrentzat identifikazio-zedulak ere balio du).
  2. Sarrera-probetan lortutako gaitasun agiria edo 25 urtetik gorakoentzako aurtengo probetan izena emanaren egiaztagiria. Fotokopia.
    DUko probetan izena eman dutenek ez dute agiri hau aurkeztu behar.
  3. Hizkuntzen egiaztagiriak. Fotokopiak.

6. Gaztelaniadunak ez diren ikaslegai atzerritarrak

Gaztelaniadunak ez diren ikaslegai atzerritarrek gutxienez espainierako B2 maila dutela (Europako Erreferentzia Markoaren arabera) egiaztatu beharko dute (ikusi eranskina) ziurtagiri edo proba baten bidez, Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroan.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduan eta/edo honekin Konbinatutako Programetan sartu nahi dutenek aurkeztu beharreko dokumentazio gehigarria

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradudun titulua lortzera bideratutako ikasketetarako (edo titulu horren programazio bateratu baterako) onarpen gutuna jasotzen dutenek osasun-ziurtagiri ofiziala aurkeztu behar dute matrikula egiteko orduan.

Nahiz eta sarrera-eskaerarako ez den behar, matrikula egiteko zer agiri aurkeztu behar diren aurreratzen dizugu. 

Osasun-ziurtagiri ofizial eta bertan zehaztuta, hitzez hitz, ondoko hiru aukeretako bat:

  1. Ikaslea gai da: ez du mugarik ariketa fisikoa edo kirola egiteko.
  2. Ikaslea gai da, gomendioekin: derrigor adierazi beharko dira, jarraian, zein orientazio eta baldintza bete behar dituen, kirola edo jarduera fisikoa egiteko.
  3. Ikaslea ez da gai: gai ez bada, ondoko aukeretako bat zehaztu beharko da, derrigor:
    1. Aldi baterako, jarduera edo kirol jakin baterako (zehaztu zeinetarako).
    2. Betiko, jarduera edo kirol jakin baterako (zehaztu zeinetarako).
    3. Aldi baterako, edozein jarduera fisiko edo kirol egiteko.

DUk gomendatzen du osasun-ziurtagiria betetzeko oinarrizko kirolerako osasun-azterketa egitea. Azterketa horrek honakoak jaso beharko ditu:

  • Osasun-historia: familiako aurrekariak, bizi-ohiturak, izandako gaixotasunak eta oraingoak, ebakuntzak, alergiak, ohiko botikak.
  • Jarduera fisikoko maila.
  • Azterketa fisikoa: bihotzaren eta biriken auskultazioa, tentsio arteriala, pultsu periferikoak; sudur, eztarri eta belarrien azterketa; lokomozio-aparatuaren azterketa (ardatzen alterazioak, dismetriak, bizkarrezurraren alterazioak plano frontalean eta sagitalean, oinazpiaren aztarna); garaiera eta pisua.
  • Proba osagarriak: elektrokardiograma geldialdian; espirometria; esfortzu-proba.

Oharra: Zure egoeraren gaineko galderaren bat egin nahi baduzu, sarrera-eskaera egiteko orduan jo ezazu Psikologia eta Hezkuntza Fakultatera eta bertan emango dizute aholku egokia matrikula egin aurretik.