Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

2017-2018 ikasturterako sarrera prozesua

Sarrera egutegia

Sarrera froga ez duten titulazioek, honako sarrera epea daukate: 

  • Urtarrilaren 16tik maiatzaren 26ra. 

Sarrera froga duten titulazioek, bi deialdi dituzte: 

  • 1go deialdia:
    • 2017ko urtarrilaren 16tik otsailaren 28ra
    • Sarrera probak martxoaren 10ean Donostian eta 11n Bilbon
  • 2º deialdia:
    • martxoaren 1etik maiatzaren12ra
    • Sarrera probak maiatzaren 19an Donostian eta 20an Bilbon
  • Ez ohiko epea

Ze dokumentazio aurkeztu behar dut

Sarrera inprimakiari gehitu beharreko dokumentazioa desberdina da sarrera modalitatearen arabera:

Sarrera-eskaera inprimakiak - 2017-2018 Ikasturtea

Sarrera-eskaerako argibideak - 2017-2018 Ikasturtea

Garrantzitsua: sarrera-eskaerak ez du baliorik izango, ikaslearen sinadura orijinala ez badu, edo tutorearena, ikaslea adingabekoa izanez gero

OHARRA: Fotokopia arruntak onartzen dira eta eskatzailearen erantzukizuna da benetakoak izatea.

1. Batxilergotik datozen ikasleak (edo baliokidea atzerrian): 

  1. NANa. Indarrean egon behar du. Fotokopia.
    Pasaportea, atzerritarra izanez gero bakarrik (EBko herrialdeetako herritarrentzat identifikazio-zedulak ere balio du).
  2. Ikasketetan lortutako kalifikazioen ziurtagiria:
  • DBHko 4. maila (edo baliokidea atzerrian),
  • Batxilergoko 1. eta 2. mailak (edo baliokidea atzerrian).
    Fotokopiak.

3. Hizkuntzen egiaztagiriak. Fotokopiak.
 

2. Goi mailako heziketa zikloetatik datozen ikasketak 

  1. NANa. Indarrean egon behar du. Fotokopia.
    Pasaportea, atzerritarra izanez gero bakarrik (EBko herrialdeetako herritarrentzat identifikazio-zedulak ere balio du).
  2. Ikasketetan lortutako kalifikazioen ziurtagiria:
  • Batxilergoko edo Erdi Mailako Heziketa Zikloko 2. maila,
  • Goi Mailako Heziketa Zikloko 1. eta 2. mailak.
    Fotokopiak.

3. Hizkuntzen egiaztagiriak. Fotokopiak. 

3. Espainiako unibertsitate-sistemako unibertsitate-ikasketa ofizialak egin dituzten ikasleak

3.1. Unibertsitate-ikasketa amaituak

  1. NANa. Indarrean egon behar du. Fotokopia. Pasaportea, atzerritarra izanez gero bakarrik (EBko herrialdeetako herritarrentzat identifikazio-zedulak ere balio du).
  2. Ikasketa-espediente pertsonala. Fotokopia.

3.2. Unibertsitate-ikasketa amaitu gabeak

  1. NANa. Indarrean egon behar du. Fotokopia.
    Pasaportea, atzerritarra izanez gero bakarrik (EBko herrialdeetako herritarrentzat identifikazio-zedulak ere balio du).
  2. Ikasketetan lortutako kalifikazioen ziurtagiria:
    1. DBHko 4. maila,
    2. Batxilergoko eta/edo Goi Mailako Heziketa Zikloko 1. maila edo baliokidea,
    3. Batxilergoko eta/edo Goi Mailako Heziketa Zikloko 2. maila edo baliokidea,
    4. Unibertsitateko ikasketetan eskabidea aurkeztu arte lortutako kalifikazioak.
      Fotokopiak.
  3. Hizkuntzen egiaztagiriak. Fotokopiak.

Deustuko Unibertsitatean lehenago matrikulatuta egon diren ikasleek Idazkaritza Orokorrera jo beharko dute. Bertan jakinaraziko zaie zein dokumentu ekarri behar duten, dagoeneko aurkeztutakoak aztertu ondoren.

4. Atzerriko unibertsitate-ikasketak, baliozkotze partziala eskatzeko

  1. NANa. Indarrean egon behar du. Fotokopia.
    Pasaportea, atzerritarra izanez gero bakarrik (EBko herrialdeetako herritarrentzat identifikazio-zedulak ere balio du).
  2. Ikasketak egin dituzun goi-mailako hezkuntzako erakundearen izaera ofiziala (publikoa edo pribatua) egiaztatzen duen agiria.
  3. Egindako ikasketen maila eta mota egiaztatzen dituen ziurtagiri ofiziala, honakoak azalduz:
    1. gainditutako gaiak edo irakasgaiak,
    2. zein motatakoak diren,
    3. lortutako kalifikazioak,
    4. ordu-kopurua eta
    5. kalifikazio-sistema, erabilitako baremoa azalduta.
  4. Titulu hori lortzeko egin beharreko ikasketa-plana edo gaien taula, jatorrizko ikastegiak emana eta zigilatua.
  5. Aitortzea nahi duzun jatorrizko irakasgai bakoitzaren programa (gainditu zenuen ikasturtekoa), jatorrizko ikastegiak zigilatuta, irakasgaiari lotutako gaitasunak, landutako edukiak, egindako jarduerak eta ECTS kreditu-kopurua zehaztuta.
  6. Ministerioari tituluaren homologazioa ez diozula eskatu eta unibertsitatean sartuz gero, eskatzeari uko egiten diozula adierazten duen zinpeko aitorpena. Atzerriko unibertsitateko titulua dutenek bakarrik (eskatu inprimakia Idazkaritza Orokorrean).
  7. Tituluaren homologazio-eskaerari Ministerioak emandako kontrako ebazpena. Fotokopia konpultsatua eta fotokopia eta jatorrizkoa egiaztatzeko.
    Atzerriko unibertsitateko titulua izanik, ebazpen hori jaso dutenek bakarrik.
  8. Hizkuntzen egiaztagiriak. Fotokopiak.

5. Adina eta lanbide- edo lan-esperientzia irizpidetzat hartzen dituzten unibertsitaterako sarrera-probak (25 urtetik gorakoentzakoak, lan-esperientzia egiaztatua duten 40 urtetik gorakoentzakoak eta 45 urtetik gorakoentzakoak)

  1. NANa. Indarrean egon behar du. Fotokopia.
    Pasaportea, atzerritarra izanez gero bakarrik (EBko herrialdeetako herritarrentzat identifikazio-zedulak ere balio du).
  2. Sarrera-probetan lortutako gaitasun agiria edo 25 urtetik gorakoentzako aurtengo probetan izena emanaren egiaztagiria. Fotokopia.
    DUko probetan izena eman dutenek ez dute agiri hau aurkeztu behar.
  3. Hizkuntzen egiaztagiriak. Fotokopiak.

6. Gaztelaniadunak ez diren ikaslegai atzerritarrak

Gaztelaniadunak ez diren ikaslegai atzerritarrek gutxienez espainierako B2 maila dutela (Europako Erreferentzia Markoaren arabera) egiaztatu beharko dute (ikusi eranskina) ziurtagiri edo proba baten bidez, Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroan.

Non aurkeztu behar dut

Sarrera-eskaerak Unibertsitateko Idazkaritzara helarazi behar dira, edozein campusetara, bertara etorrita edo postaz bidalita. Gasteizko bulegoan ere aukeztu daiteke sarrera eskaera.

Ordutegi horretatik kanpo etorriz gero, Informazioan utz dezakezu Sarrera Eskaera.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduan eta/edo honekin Konbinatutako Programetan sartu nahi dutenek aurkeztu beharreko dokumentazio gehigarria

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradudun titulua lortzera bideratutako ikasketetarako (edo titulu horren programazio bateratu baterako) onarpen gutuna jasotzen dutenek osasun-ziurtagiri ofiziala aurkeztu behar dute matrikula egiteko orduan.

Nahiz eta sarrera-eskaerarako ez den behar, matrikula egiteko zer agiri aurkeztu behar diren aurreratzen dizugu. 

Osasun-ziurtagiri ofizial eta bertan zehaztuta, hitzez hitz, ondoko hiru aukeretako bat:

  1. Ikaslea gai da: ez du mugarik ariketa fisikoa edo kirola egiteko.
  2. Ikaslea gai da, gomendioekin: derrigor adierazi beharko dira, jarraian, zein orientazio eta baldintza bete behar dituen, kirola edo jarduera fisikoa egiteko.
  3. Ikaslea ez da gai: gai ez bada, ondoko aukeretako bat zehaztu beharko da, derrigor:
    1. Aldi baterako, jarduera edo kirol jakin baterako (zehaztu zeinetarako).
    2. Betiko, jarduera edo kirol jakin baterako (zehaztu zeinetarako).
    3. Aldi baterako, edozein jarduera fisiko edo kirol egiteko.

DUk gomendatzen du osasun-ziurtagiria betetzeko oinarrizko kirolerako osasun-azterketa egitea. Azterketa horrek honakoak jaso beharko ditu:

  • Osasun-historia: familiako aurrekariak, bizi-ohiturak, izandako gaixotasunak eta oraingoak, ebakuntzak, alergiak, ohiko botikak.
  • Jarduera fisikoko maila.
  • Azterketa fisikoa: bihotzaren eta biriken auskultazioa, tentsio arteriala, pultsu periferikoak; sudur, eztarri eta belarrien azterketa; lokomozio-aparatuaren azterketa (ardatzen alterazioak, dismetriak, bizkarrezurraren alterazioak plano frontalean eta sagitalean, oinazpiaren aztarna); garaiera eta pisua.
  • Proba osagarriak: elektrokardiograma geldialdian; espirometria; esfortzu-proba.

Zure egoeraren gaineko galderaren bat egin nahi baduzu, sarrera-eskaera egiteko orduan jo ezazu Psikologia eta Hezkuntza Fakultatera eta bertan emango dizute aholku egokia matrikula egin aurretik.