Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Sarrera probak

Zein titulaziok dute sarrera proba

Bilboko campusa

Graduak

  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak
  • Zuzenbidea
  • Lan Harremanak
  • Lehen Hezkuntza 
  • Gizarte Hezkuntza
  • Filosofia, Politika eta Ekonomia 
  • Euskal Hizkuntza eta Kultura
  • Ingeniaritzak (titulazio guztiak)
  • Psikologia
  • Nazioarteko Harremanak

Programa Bateratuak

  • Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (EAZ) + Ingurune Digitalen Zuzendaritza
  • Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (EAZ) + Finantzetako Espezializazioa
  • EAZ + Industria Teknologien Ingeniaritza
  • EAZ + Zuzenbidea
  • Zuzenbidea + Ekonomia Ezpezialitatea
  • Zuzenbidea + IKTen Zuzenbideko Espezialitatea
  • Zuzenbidea + Lan Harremanak
  • Industria Diseinuko Ingeniaritza + Ingeniaritza Mekanikoa
  • Industria Elektronikako eta Automatikako Ingeniaritza + Informatikako Ingeniaritza
  • Euskal Hizkuntza eta Kultura + Hizkuntza Modernoak: Ingeles Ikasketak
  • Nazioarteko Harremanak + Zuzenbidea
  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza 
  • Gizarte Hezkuntza + Gizarte Lana

Donostiako campusa

Graduak

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (EAZ)
  • Lehen Hezkuntza
  • Komunikazioa

Programa Bateratuak

  • EAZ + International Management Skills
  • EAZ + Digital Business Skills
  • EAZ + Zuzenbidea
  • EAZ + Ingeniaritza Informatikoa
  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza 
  • Zuzenbidea + Komunikazioa
  • Gizarte Hezkuntza + Gizarte Lana

 

Nolakoak dira sarrera probak

PROBRA OROKORRAK

  • Test psikoteknikoa: Arrazoibide mota batzuk (hitzezkoa, abstraktua, etab.) neurtzen ditu test motako galderen bidez.
  • Ingeleseko proba: Test motako galderak. Proba hau ikaslegai guztiek egin behar dute, sarrera-eskaerarekin batera ingeles-maila egiaztatzen duten agiriak aurkeztu dituztenek barne.
    Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan, Nazioarteko Harremanetako Graduan eta ikasketa horietakoren batekin osatutako programazio bateratuetan sartzeko, B2tik gorako maila gomendatzen da, C1 ingurukoa (ikusi eranskina), ingeleseko proban.
  • Gaitasun proba: DUk garrantzizkotzat jotzen dituen sei gaitasunetan ikaslegaiek zein maila duten neurtzen du. Pentsamendu kritikoa, talde lanerako gaitasuna eta pertsonen arteko komunikazioa dira gaitasun horietako batzuk.
     

PROBA BEREZIAK

Matematikako proba:

  • Proba hau Ingeniaritzetako eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradu eta Programa bateratuak egin nahi dituzten hautagaiek egin behar dute.
    • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (EAZ)
    • EAZ + International Management Skills
    • EAZ + Digital Business Skills
    • EAZ + Ingurune Digitalen Zuzendaritza
    • EAZ + Finantzetako Espezializazioa
    • Ingeniaritzak (titulazio guztiak)
    • EAZ + Zuzenbidea
    • EAZ + Industria Teknologien Ingeniaritza
  • Matematikako jakiteei buruzko proba, batxilergoko modalitate guztientzat berdina.

Euskarako proba:

  • Ikasketa hauetarako:
    • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak (euskarazko taldea)
    • Psikologia (euskarazko taldea)
    • Lehen Hezkuntza
    • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako + Lehen Hezkuntza

  • Euskara maila jakiteko proba. Gutxienez B2 maila egiaztatu behar da, onartua izateko.

Idazlana gazteleraz:

  • Ikasketa hauetarako:
    • Filosofia, Politika eta Ekonomia
  • Gai jakin baten inguruko idazlana, denbora mugatuan egiteko.

Idazlana euskaraz:

  • Ikasketa hauetarako:
    • Lehen Hezkuntza
    • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza
    • Euskal Hizkuntza eta Kultura
    • Euskal Hizkuntza eta Kultura + Hizkuntza Modernoak: ingelez ikasketak
       
  • Gai jakin baten inguruko idazlana, denbora mugatuan egiteko.

Idazlana ingelesez:

  • Ikasketa hauetarako:
    • Nazioarteko Harremanak
    • Nazioarteko Harremanak + Zuzenbidea
  • Gai jakin baten inguruko idazlana, denbora mugatuan egiteko.

 

Zenbatekoa da sarrera proben iraupena eta hizkuntza

Probak, hizkuntzetakoak izan ezik, euskaraz eta gaztelaniaz egin daitezke. Egunean bertan, zeuk aukeratuko duzu zein hizkuntzatan egin.

Guztientzako proba orokorrek 3 ordu eta erdi iraungo dute guztira.

Egun berean egingo dituzu proba orokorrak eta egin nahi dituzun graduei dagozkien proba berezi guztiak. Proba bereziek 20-45 minutu iraungo dute, ikasketaren arabera.

Probak egiteko, jakinarazi zaizun gelara joan behar duzu, Donostian, martxoaren 10ean, 15:15ean, eta Bilbon, martxoaren 11n, 08:45ean.