Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ateak zabaltzeko larunbatak

Ateak Zabaltzeko larunbatak

Urtean 3 larunbatetan, Bilboko eta Donostiako campusetako ateak zabaltzen dira, 10:00etatik 14:00etara. Egun horietan, ikasle gazteei, gurasoei eta orientatzaileei aukera ematen zaie titulazioetan sakontzeko eta instalazioak hobeto ezagutzeko, bisitaldi gidatuen bidez.

2017 Ateak Zabaltzeko larunbaten egutegia:
 

Tabla
Tokia Eguna Ordutegia
Bilbo eta Donostia 2017ko urtarrilak 14 10:00 - 14:00
Bilbo eta Donostia 2017ko otsailak 18 10:00 - 14:00
Bilbo eta Donostia 2017ko maiatzak 6 10:00 - 14:00

 

Non dira Ate Irekiak

Donostiako campusaren kasuan, Arrupe eraikinean egingo da; eta Bilboko campusean, berriz, Unibertsitateko eraikin nagusiko lehenengo klaustroetan izango da.

Zertan datza jardunaldia

Deustuko Unibertsitateak informazioko jardunaldiok antolatzen ditu unibertsitate aurreko ikasleek bana-banako arreta eta orientazioa jaso dezaten fakultateetako irakasle eta arduradunengandik. Egiten dituzten galderek lagundu egin diezaiekete hurrengo ikasturtean zer ikasi erabakitzen, zein gradu edo gradu bikoitz.

Fakultateetako ordezkariek halako egunetan erantzuten dituzten zalantzak eta galderak gai hauek ukitzen dituzte: ikasketa-planak, sarrera-prozesua, laneko praktikak, nazioarteko programa, lehenengo lanean hasteko laguntzak, atzerrian ikasteko aukera, bekak, ostatua, eskolatik kanpoko jarduerak, etab.

Etorkizuneko ikasleek eta gurasoek larunbat hauek aprobetxatzen dituzte Deustuko Unibertsitateko instalazioak eta laborategi espezializatuak ezagutzeko.