Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ezagutu gaitzazu

Deustun nahiago dugu zeuk aukeratzea gu ezagutzeko bidea. Hortaz, hainbat bide eskaintzen dizkizugu interesatzen zaizkizun graduen eta gradu bikoitzen informazioa jasotzeko. Hartu gogoan hemen aurkezten dizkizugun datak, eta fakultateetako ordezkariek zalantza guztiak argituko dizkizute. Zain gaituzu!

Eman izena!


Aukeratu nola ezagutu nahi gaituzun - 2017/2018ko egutegia
Sesiones Informativas 2016
Informazio saioak

Informazio saioak bi campusetan Bilbo eta Donostian, antolatzen dira, arratsaldez, interesatzen zaizkizun titulazioen berri sakon emateko. Saio horietan, fakultateetako ordezkariek titulazio bakoitzaren aurkezpen zehatza egiten dute: ikasketa plana, lan irteerak, onarpen prozesuak, etab. Etortzekoa bazara, mesedez eman izena, Donostian edo/eta Bilbon egingo diren jarduanldietan.

Eman izena!

 Sábado de Puertas Abiertas 2017
Ateak Zabaltzeko Larunbatak

Urtean 3 larunbatez, Bilboko eta Donostiako campusetako ateak zabalik izango dituzue, 10:00etatik 14:00etara. Egun horietan, ikasle gazteei, gurasoei eta orientatzaileei aukera ematen zaie titulazioetan sakontzeko eta instalazioak hobeto ezagutzeko, bisitaldi gidatuen bidez.

Eman izena! 

Foto Feria Unitour Bilbao
Hezkuntza azokak

Deustuko Unibertsitateak herrialdeko hainbat hezkuntza azokatan hartzen du parte. Hartu datak gogoan eta zoaz gehien interesatzen zaizunera. Azoka batera bazoaz, geuk emango dizugu eskaintzen ditugun ikasketen informazio guztia.

 Fotografía Feria Deusto
Hirietako aurkezpenak

Urtean zehar, informazio saioak antolatzen ditugu hiri batzuetan, Deustuko ikasketen eskaintzari buruzko informazioa eskura izan dezazun. Saio horiek hotel eta jauregietan egiten dira eta, bertan, fakultateetako irakasle eta orientatzaileek nahi duzun informazio guztia emango dizute, banaka. Etortzekoa bazara, kontsultatu datak eta eman izena.

Eman izena!

 Forotech Deusto Ingenieria
Fakultateko lantegiak

Deustuko Unibertsitateko fakultate bakoitzak hitzaldiak, lantegiak eta fakultateko instalazioak ezagutzeko bisitaldiak antolatzen ditu, interesa duten ikasleek eta irakasleek bertatik bertara ikus dezaten zer ikasten den fakultate bakoitzean, nolako irakaskuntza eskaintzen den, karreran zehar zer irakasle izango dituzten, etab.; azken batean, unibertsitateko esperientzia bizitzeko aukera eskaintzen da, egun batez. Helburua hauxe da: bertaratzen direnek jakin dezatela zer den unibertsitatea, gehien interesatzen zaizkien gaiei buruz ikasten duten eta titulazio bakoitzeko laneko irteeren informazioa jasotzen duten bitartean.

 Eman izena!

 

 

Argitu zalantzak
900 500 600

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Tweets por @deustoPreUni