Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Orientatzaileak

Ongi etorri batxilergoko orientatzaileentzako atalera. Hemen aurkituko duzue unibertsitateko ikasketak Deustuko Unibertsitatean egin nahi dituzten ikasleak orientatzeko beharrezko informazio guztia. Gradu berrien eta gradu bikoitzen prestakuntza eskaintzari, onarpen prozesuari, agiriak emateko epeari edo ateak zabaltzeko jardunaldiei buruzko guztia aurkituko duzue. Tresna hau orientazio lanean baliagarri izango zaizuela espero dugu.

Banan banako orientazioa

Deustuko Unibertsitateak badaki zein zaila zaien sarritan ikasleei titulaziorik egokiena aukeratzea. Hori dela eta, Ikasle Berrientzako Informazio Zerbitzuak aukera ematen die ikasleei euren intereseko titulazioetako orientatzaileekin hitz egiteko, zalantzak argitu, titulazioetako irakasgaien inguruko informazioa eman, laneko irtenbideak zeintzun diren adierazi eta beste argibide batzuk jasotzeko eta, gero, horien arabera, aukera egokiena egiteko.

Ikasleei errazagoa izan dakien, komenigarrien zaien eran eska ditzakete elkarrizketa hauek, telefono bidez zein aurrez aurre campusean egiteko. Bi campusetako Ikasle Berrien Bulegoetara hurbildu eta saioa edukitzeko eskaria baino ez dute egin behar. Bestela, telefonoz deitu dezakete Bulegora edo posta elektronikoko mezu bat bidali. Elkarrizketa Eskaria ere egin dezakete ikasketa bakoitzaren apartaduan.

Informazio saioak

Urtero bezala, Deustuko Unibertsitateak Ikasle Berrien Informazio Zerbitzua jartzen dizu eskura, ikasleek, gurasoek eta irakasleek DUko prestakuntza eskaintzari buruzko informaziorik eguneratuenaren eta zuzenenaren berri izan dezaten.

Titulazio berrien inguruko informazio eskaerari ahalik eta egokien erantzuteko, hainbat informazio saio mota eskaintzen dizkizugu, bai ikastetxean bai Deustuko Unibertsitateko campusetan. Ikasleen beharrizanekin bat etorriko den saio mota bat edo batzuk aukeratzeak programa oso bat eratzen lagunduko dizu.

Saio hauek batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleentzat izaten dira, ikasten ari diren modalitatea edozein dela ere, gure campusetako titulazioetara batxilergoko modalitate guztietatik sartzen da eta. Era berean, interesgarri deritzogu ikasleen gurasoei saio osagarriak zuzentzea ere.

Ikasle Berrien Informazio Bulegoa, bestalde, zabalik dago egin nahi diren iradokizun eta azalpen guztiak jasotzeko, baita beste edozein informazio saio antolatzeko ere ikasleen beharrizanera hobeto egokitzen dela pentsatzen badu.

Informazio saioa eskatu

Informazio saioa eskatzeko, ondorengo formulario hau bete dezakezu. Eskaera jasota, zurekin harremanetan jarriko gara, saioaren xehetasunak adosteko.

 

Unibertsitateetako tailerrak

Aste batean zehar, Deustuko Unibertsitateko fakultate bakoitzak hitzaldiak, lantegiak eta fakultateko instalazioak ezagutzeko bisitaldiak antolatzen ditu, interesa duten ikasleek eta irakasleek bertatik bertara ikus dezaten zer ikasten den fakultate bakoitzean, zelako irakaskuntza eskaintzen den, karreran zehar zer irakasle izango dituzten, etab.; azken batean, unibertsitateko esperientzia bizi dezaten egun batez. Helburua hauxe da: bertaratzen direnek jakin dezatela zer den unibertsitatea, gehien interesatzen zaizkien gaiei buruz ikasten duten eta titulazio bakoitzeko laneko irteeren informazioa jasotzen duten bitartean.

Fakultateetako asteak LOGSE Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat dira, batez ere. Ikasleak bakarrik zein taldeka etor daitezke euren ikastetxeko irakasleekin. Hala ere, toki eta antolaketa kontuak direla eta, ikasleak euren intereseko jardueretara etorriko diren ala ez adierazteko eskatzen diegu ikastetxeetako orientatzaileei edo/eta irakasleei. Euren kontura etorri nahi dutenak jar daitezela harremanetan Ikasle Berrien Bulegoarekin posta elektronikoz edo telefonoz.

Kontsulta ezazu informazio guztia ondorengo esteka honetan: Fakultateko lantegiak

Harremanetarako

Bilboko CampusaUnibertsitateetako hiribidea 2448007 - Bilbao944 139 386nuevosestudiantes@deusto.es
Donostiako CampusaMundaiz 5020012 - Donostia - San Sebastián943 326 308infoacad@deusto.es
Tweets por @deustoPreUni