Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Psikologia

Bilboko campusa | Doktoregoak |

Aurkezpena

Programari buruz

Deustuko Unibertsitateko Psikologiako Doktoregoa 1976-1977 ikasturtean hasitako prestakuntzaren jarraipena da. Ordutik, 150 doktorego tesi baino gehiago defendatu dira.

Programa honen helburua da kalitate oneko ikerketa prestakuntza ematea Psikologiaren hainbat ezagutza arlotan. Prestakuntza hau bideratuta dago ikasleei oinarrizko ikerketarekin eta ikerketa aplikatuarekin lotuta dauden testuinguruetan aplikagarriak diren oinarrizko gaitasunak ematera, besteak beste: Psikologia Klinikoan eta Osasunean, Gizarte Psikologian, Hezkuntza Psikologian edo Psikologia Esperimentalean. Horretarako, ezagutzan aurrera egiten laguntzea du helburu, hezkuntzaren bidez eta ikaslea metodologia berrietan trebatuz, modu aktiboan inplikatuz ikerketako proiektu eta jardueretan programa egiten ari den bitartean.
 
Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Psikologiako Doktorego Programa hainbat sailetako ezagutza arloetan oinarritzen da: Nortasuna, Ebaluazioa eta Tratamendu Psikologikoak, Oinarrizko Psikologia eta Gizarte Psikologia. Arlo horien bidez, diziplina anitzeko eta honako gai biekin lotuta dauden zazpi ikerrildotako ikuspegia ematen zaio:

  1. Osasunari aplikatutako psikologia (Gerontologia; Ebaluazioa, Klinika eta Osasuna; Estresa; Buru Nahasmenduen eta Neurologikoen Neuropsikologia; Esku hartzea: Bizi kalitatea eta Gizarte inklusioa; eta Teknologia berrien aplikazioa gaixotasun neuromuskularrei, neuromotoreei eta neurogarapenekoei), eta
  2. Prozesu psikologikoei eta buru arazoei aplikatutako psikologia esperimentala (Labpsico).

  • La Universita degli studi Suor Orsola Benincasa (Nápoles;Italia)
  • Vrije Universiteit (Bruselas;Bélgica)
  • Universidade de Coimbra (Coimbra;Portugal)
  • Katholieke Universiteit (Lovaina; Bélgica)
  • Universidad Autónoma de Yucatán (Mérida; México)
  • Pontificia Universidad Católica de Chile
  • Universidad de Enseñanza e Investigación Superior TecMilenio (Monterrey; México).

Era berean, hainbat proiektu ditu Espainiako beste unibertsitate batzuekin: Ramón Llul (Bartzelona) eta Universidad Pontificia de Comillas (Madril).