Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Hezkuntza

Bilboko campusa | Doktoregoak

Aurkezpena

Programari buruz

Hezkuntzako Doktorego-programa garapen, ikaskuntza eta prestakuntza prozesuetara bideratuta dago, baita hezkuntza-lana egiten den hezkuntzako egituretara ere. Programa honetako ikerketarako proposamenek bizitzan zeharreko ikaskuntzako prozesuak hartzen dituzte kontuan, hezkuntza formalean, hezkuntza inklusiboan eta gizarte pedagogian aparteko eran sakontzen delarik.

Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak ibilbide luzea du hezkuntzaren profesionalen prestakuntzan eta taldeen ikerketako esperientziak ere prestakuntzako esparrua eskaintzen du ikerketako gaitasunak garatzeko eta gizarte eta hezkuntza mailako konpromisoa bere gain hartzeko, hezkuntzako ikerketaren bidez.

Programak psikopedagogiako
hobekuntzarako eta ikerketarako prozesuetan liderrak izango diren doktoreak prestatu nahi ditu. Programa honetako ikasketek hezkuntzako ikerketan trebatzeko prestakuntza metodologiko, teoriko eta teknikoa azpimarratzen dute. Horretarako, kalitateko ikerketako prestakuntza proposatzen da, prestatzen ari diren ikertzaileek jakintza psikopedagogikoa sortzeko eta jakintza horrek eragina duen esparruetan transferentziako prozesuak lideratzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatu ditzaten. Programa horretan parte hartzen duten ikertaldeen ikerrildoek eta proiektuek ikerketaren helburu diren gai eta ikerketa arazoen aukera zabala eskaintzen dute.


 

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Hezkuntzako doktorego-programak aparteko arreta eskaintzen dio nazioarteko ikuspegiari, bai ikertzaileen prestakuntzan, bai lankidetzan ikerketa-proiektuak egiteari ere.

Horretarako lankidetza-hitzarmenak ditu sinatuta hainbat unibertsitaterekin:

  • Danmarks Paedagogiske Universitetsskole de la Aarhus Universitet (Danimarka)
  • Universität zu Köln (Alemania)
  • University of Nizwa (Oman)
  • Universidad Iberoamericana (Mexiko)
  • Wheeling Jesuit University (AEB)
  • Universidad Católica de Cordoba (Argentina)

Horrekin batera, baditu proiektu partekatuak Espainiako eta beste herrialde batzuetako unibertsitateekin:

  • University of Melbourne (Australia)
  • Universidad Católica de Concepción (Txile)
  • Universidad Ramón Llul (Bartzelona)
  • Pontificia Universidad Católica Argentina (UCA), besteak beste.