Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Giza eskubideak: erronka etikoak, sozialak eta politikoak

Bilboko campusa | Doktoregoak

Aurkezpena

Programari buruz

Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Giza eskubideak: erronka etikoak, sozialak eta politikoak doktoregoa diziplina ugariko programa bat da, Giza Eskubideen esparruko maila aurreratu eta zeharkako izaerako ikerketarako esparrua ematen duena.

Programaren helburua da ikerketak justizia sozialerako planteatzen dituen erronkei erantzuna ematea, doktoregoari atxikitako ikertaldeek lanean diharduten hiru esparruak harturik:

  1. I. Nazioarteko migrazioak, integrazioa eta gizarte kohesioa.
  2. I. Giza eskubideak, kultura aniztasuna eta identitateak.
  3. I. Giza eskubideak, gatazkak eta ekintza humanitarioa.
  4. I. Gizarteko balioen azterketa.
  5. I. Gizarte ongizatea.
  6. I. Gizarte garapena eta aldaketa.
  7. I. Gatazka eta bake kultura.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Programa Europako Unibertsitate Eremuko eta Europako Ikerketa Esparruko jarraibideen arabera egituratuta dago, nazioartekoa da eta irakasleen eta ikasleen mugikortasuna bultzatzen du, nazioarteko ikerketa-sareetan sartuta baitago.

DUko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko eta Zuzenbide Fakultateko sail eta zentroen arteko lankidetzako proiektua ere bada. Horretara ziurtatu egiten da programaren euskarri den diziplina ugaritasuna. Zehazki, zentro hauek parte hartzen dute:

Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak,
Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatearen eta Zuzenbide Fakultatearen arteko institutuak. 1997an sortu zen. Bere helburu nagusia giza eskubideen kulturaren alde lan egitea da, unibertsitateko ikuspegitik, eta gizarteagatiko eta nazioartera begirako bokazio argia duela. Zentro horri dagokio doktorego-programa koordinatzea eta kudeatzea.

Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Gizarte Laneko Sailak. Sail horren helburuak dira gizarte aldaketak zientifikoki ulertzea, etorkizuneko egoerei aurrea hartzea eta gizartea hobetzea eta aldatzea erraztuko duten proiektuak formulatzea.

Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak. Jakintza etikoari gizarteko errealitateak planteatzen dizkion gaien inguruan ikertzen duen institutua da, DUko balioak oinarri harturik, kokaturik dagoen inguruan aparteko eran eragiteko sortua.

Nazioarteko sareak

Programako ikertaldeak partaide aktiboak dira eta zenbait kasutan sareetako lider dira. Sare horiez baliaturik, ekimenak garatzen eta nazioarteko lanak egiten dituzte. Sare horien artean, hauek nabarmendu daitezke:

  • IMISCOE sarea (International Migration, Integration and Social Cohesion):
  • NOHA sarea (Network on Humanitarian Action - International Association of Universities)
  • The European Universities on Professionalization on Humanitarian Action (EUPRHA)
  • EMA (European Masters Degree in Human Rights and Democratisation)
  • AHRI (Association of Human Rights Institutes)
  • Consolider: "El Tiempo de los Derechos" HURI-AGE
  • European Value Survey Study Group
  • SPBUILD: Sustainable Peace Building (Marie Curie)
  • EDEN /EDMIDI europar sarea (European Doctorate Enhancement Programme in Peace and Conflict Studies)

Helburuak

Doktoregoa justizia soziala sustatzearekiko konpromisoari erantzuteko dago eratuta, Giza Eskubideak erreferente harturik. Helburuak hauek dira:

  • Giza Eskubideen esparruko erronken inguruko jakintza sortzea, diziplina arteko ikuspegitik, gai horien inguruan nazioartean sortutako eztabaidan ekarpena egin dezan.
  • Ikertzaile bikainak prestatzea, unibertsitateko karrerarako ez ezik, bereziki, gure ingurura edota ikaslearen jatorrizko herrira zerbitzuak ekartzeko goi mailako ikerketa koalifikazio batetik prestatuta daudenak.
  • Europako esperientzia eta ikuspegiei buruzko jakintza sustatzea, bai barneko eraldaketetan bai munduko beste eskualde batzuetako proiekzioan.
  • Sareen eta argitalpenen bidez sortutako jakintza zabaltzea, ekintza politikoa bideratzeko eta gizarte garapena eta garapen humanitarioa sustatzeko behar diren loturak ezarriz.